Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2003ko ekainaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3718

EDIKTUA, 2003ko maiatzaren 26koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, Construcciones y Rehabilitaciones Prieto, S.L. enpresari 02.0310.48. 02.01.02 espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinaraztekoa.

Nik, Adolfo González Berruetek, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Echean, S.A. Construcciones enpresak eta Construcciones Excavaciones Baranda, S.A. enpresak aurkeztutako 02.0310.48.02.01.02 zenbakiko errekurtsoaren espedientea amaitu da eta ebazpena hartu da: enpresa horien izenean José Ignacio Santidrían Perea jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egin da eta, ondorioz, berretsi egin da Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Bizkaiko lurralde ordezkariak SH-510/99 zehapen-espedientearen gainean 2002ko maiatzaren 10ean hartutako ebazpena. Ebazpen horren bidez Construcciones y Rehabilitaciones Prieto SL, Echean, S.A. Construcciones eta Construcciones y Excavaciones Baranda, S.A. enpresei, solidarioki, lau mila bostehun eta zazpi euro eta berrogeita hemeretzi zentimoko zehapena ezarri zitzaien (4.507,59 euro), arau batzuk hausteagatik. Hautsitakoak: Langileen Estatutuei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege-Dekretuaren 4.2.d) eta 19. artikuluak (martxoaren 29ko EAO) eta Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 14., 15. eta 17.1 artikuluak (10eko EAO), eta horiek lotuta daude lan-ekipoak erabiltzeko segurtasun eta osasun alorrean betebeharreko gutxienekoak ezarri zituen uztailaren 18ko 1215/1997 Errege Dekretuaren 3.4. artikuluarekin eta II. eranskineko 2. idatz-zatiko 3 puntuarekin (1997-08-07ko EAO), 31/1995 Legearen 24. artikuluarekin eta eraikuntza-lanetan segurtasun eta osasunaren alorrean bete beharreko gutxieneko neurriak ezarri zituen urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuaren 11.1.c artikuluarekin eta IV eranskineko A zatiko 11. puntuko b letrarekin (urriaren 25eko EAO).

Dena dela, enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (Juán Pérez Arana kalea, 4. ezk, Portugalete). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakeela, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri edo ez, Construcciones y Rehabilitaciones Prieto, S.L. enpresak, Echean, S.A. Construcciones enpresak edo Construcciones y Excavaciones Baranda, S.A. enpresak zehapenaren zenbatekoa sartu beharko du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak Bilbao Bizkaia Kutxan duen sarreren kontu baimenduan (2095-0631-54-2203005921 kontua), eta sartu ere, hamabost eguneko epean, ebazpena jakinarazten zaion egunetik aurrera. Dirua sartzerakoan espedientearen zenbakia eta enpresaren izena adierazi behar ditu.

Betebehar hau konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartu zuen dekretu horrek).

Enpresak horren guztiorren berri izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko maiatzaren 26a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala