Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2003ko ekainaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3717

EDIKTUA, 2003ko maiatzaren 26koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, Beraun Obras y Contratas, S.L. enpresari 02.0366.20.02.01.02 espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinaraztekoa.

Nik, Adolfo González Berruetek, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Beraun Obras y Contratas, S.L. enpresak aurkeztutako 02.0366.20.02.01.02. zenbakiko errekurtsoaren espedientea amaitu da eta ebazpena hartu da: enpresa horren izenean eta ordez Francisco Javier Avila Nieto jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egin da epez kanpo aurkeztu delako, eta, ondorioz, berretsi egin da Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Gipuzkoako lurralde ordezkariak 78/40/2002 zehapen-espedientearen gainean 2002ko ekainaren 21ean hartutako ebazpena. Ebazpen horren bidez Beraun Obras y Contratas, S.L. enpresari mila bostehun eta bi euro eta berrogeita hamalau zentimoko zehapena (1.502,54 euro) jarri zitzaion, arau-hauspen bat egiteagatik. Hautsitakoak: lan arloko arau-hauspen eta zehapenei buruzko legearen testu bategina onartu zuen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege-Dekretuaren 5.2 artikulua (2000-09-22ko EAOn zuzendu zen) eta Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 16 artikulua.

Dena dela, enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (Pepito Etxeveste kalea, 4, Irun). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakeela, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri edo ez, Beraun Obras y Contratas, S.L enpresak zehapenaren zenbatekoa sartu beharko du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak Gipuzkoa Donostia Kutxa duen sarreren kontu baimenduan (2101-0381-00-0002786515 kontua), eta sartu ere, hamabost eguneko epean, ebazpena jakinarazten zaion egunetik aurrera. Dirua sartzerakoan espedientearen zenbakia eta enpresaren izena adierazi behar ditu.

Betebehar hau konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartu zuen dekretu horrek).

Enpresak horren guztiorren berri izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko maiatzaren 26a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala