Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2003ko ekainaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
3714

EBAZPENA, 2003ko ekainaren 3koa, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Zerbitzu zuzendariarena, "EAEko transizio-uren eta itsasertzeko uren egoera ekologikoaren jarraipena egiteko sarea" lanaren kontsultoria eta asistentzia burutzeko kontratuaren lehiaketarako deialdia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: 23A/03.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Orokorrean lanak honako hauek izango dira: "EAEko transizio-uren eta itsasertzeko uren egoera ekologikoaren jarraipena egiteko sarea" izenekoak sortzen dituen lanak burutzea. Kontratu honek suposatzen du EAEko estuario-uren eta itsasertzeko uren kalitatea zaintzeko egindako lanekin jarraitzea, 2000/60/CE Zuzentarauak ezarritako kontrolerako baldintzen arabera. Zein den estuarioen eta itsasertzen egoera eta eboluzioa jakiteko balio izango du ingurumen politika egoki bat zehaztu ahal izateko. Politika horrek dauden ur-baliabideen babesa sustatuko du narridura prebenituz eta gaurko egoera babestuz eta hobetuz. Horrela bermatuko da ur garbiaren hornidura uraren erabilera jasangarri, orekatu eta bidezkoak eskatzen duen bezala.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: hogeita lau hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: zortziehun eta hogeita bost mila euro da zenbatekoa guztira (825.000 euro).

5.– Behin-behineko fidantza: hamazazpi mila eta bostehun euro (17.500 euro).

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Uren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 2, Lakua II - 2. solairua.

c) Herria eta posta kodea: 01010 - Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 97 37.

e) Faxa: 945 01 97 43

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2003ko irailaren 1a.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa eta gaitasun tekniko eta profesionala: berariazko klausula administratiboen pleguko karatularen 22. puntuan zehaztutakoak.

8.– Eskaintzak edo esku hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko irailaren 8ko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan eta karatulako 30. eta 33. puntuetan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

2.a Helbidea: eskaintzak eskutan aurkeztu beharko dira Erregistro Orokorrean, Donostia kaleko 1eko 2. solairuan (Lakua II eraikina), lehen aipatutako epearen barruan; edo, bestela, postaz bidali, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio organoari, telex, telefax edo telegrama baten bidez. Posta elektronikoz, halaber, bidali ahal izango dira, baina balioa izateko, igorri eta jaso dela, zein egunetan eta jakinarazpenen testu osoa jaso dela egiaztatu beharko dira eta, horretaz gain, bidaltzaileak eta hartzaileak identifikatuta egon beharko dute era fidagarrian. Horiek guztiak egiaztatuz gero, kopia inprimatu, erregistratu eta espedientean sartuko da.

Betekizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitu ostean jasotzen badira ez dira onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro eta jaso ez badira ez dira inola ere onartuko.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari noiz arte eutsi behar dion: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua 2, 4 aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2003ko irailaren 15a. Postaz bidalitako eskaintzak egonez gero 2003ko irailaren 19a.

e) Ordua: 11:30.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarki gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2003ko ekainaren 6a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko ekainaren 3a.

Zerbitzu zuzendaria

JUAN CARLOS MÚJIKA ZABALETA.


Azterketa dokumentala