Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2003ko ekainaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3707

LEHIAKETA, EAEko DBH eta Batxilergo ikastetxeetarako robotika materialaren horniketa, entrega eta instalazioa kontratatzeko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza. Ekipamendu eta Kontratazio Unitatea.

c) Espediente zenbakia: 024/03.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: EAEko DBH eta Batxilergo ikastetxeetarako robotika materialaren horniketa, entrega eta instalazioa

b) Loteak: lote bakarra

c) Gauzatzeko lekua: EAEko ikastetxe publikoetan

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: Iraupena: 2003-12-31 arte. Entregatzeko epea: behin betiko esleipenaren adierazpenetik, 45 egun.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztirako zenbatekoa: 115.876 euro.

5.– Fidantzak:

Behin-behinekoa: ez da eskatzen

Behin betiko: %4ko esleipenaren aurrekontua.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Ekipamendu eta Kontratatazio Unitatea

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: (945) 01 83 89/90.

e) Faxa: (945) 01 83 35/36.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna:2003ko uztailaren 4a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: Ez da eskatzen

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguko 22. puntuan finkatutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko uztailaren 7ko goizeko 10ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A","B" eta "C" kartazalak klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

2.– Helbidea: Ekipamendu eta Kontratazio Unitatean entregatuko dira, Donostia kalea, 1.

3.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz-01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 2003ko abenduaren 31 arte.

e) Aldaerak: Ez.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Lakua 2, beheko solairua -4. Sala-.

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián, kalea 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz-01010.

d) Eguna: 2003ko uztailaren 11.

e) Ordua: 10:00.

10.– Bestelako argibideak: adierazitako loteetan lehiatzaileak erakuskari bat aurkeztu beharko du.

11.– Iragarpen gastuak: Iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira.

12.– Iragarpena Europarren Egunkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezko.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net edo www.hezkuntza.ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2003ko ekainaren 3a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL CABELLO PÉREZ.


Azterketa dokumentala