Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2003ko ekainaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3705

EDIKTUA, desahuziaren eta errentak erreklamatzearen gaineko 460/02 zk.ko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zk.ko Epaitegia (Bizkaia)

Judizioa: Hitzezko Jud. PZLb 460/02 .

Demandatzailea: Maria Jesus Egusquiza Alzaga.

Abokatua: Jose Luis Soldevilla Lamiquiz.

Prokuradorea: Maria Carmen García Martínez.

Demandatua: Iñaki Dourte Larrañaga.

Gaia: desahuzioaren eta errentak erreklamatzearen gaineko hitzezko judizioa.

Aipatu judizioan epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

EPAITZA

Jose Luis Dourte Larrañagaren kontra, Maria Jesus Eguskiza Alzagaren izenean eta ordez Torre prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik onesten dudanez gero, hala egin behar-eta beherago zehaztutako lokalaren gainean parteek sinatutako errentamendu-kontratua desegin egiten dela deklaratzen dut, kontratuaren helburua den finkaren desahuzioa erabakitzen dut, delako lokala auzi-jartzailearen esku eta libre ixtera kondenatzen dut Jose Luis Dourte Larrañaga, eta legezko epearen barruan hala egiten ez badu kaleratua izango dela ohartarazten zaio. Delako lokala: Mungiako Mastibarrena kaleko hirugarren lonja (6. zenbakiaren aurrekoa).

Kaleratze egunera arte zorrean dituen kopuruak ordaintzera kondenatzen dut Dourte Larrañaga. Eta epaia ematen den egunean kopuru horiek lau mila ehun eta laurogeita hiru (4.183) euroko zenbatekoa egiten dute, zeinari legezko interesak eta prozedurako kostuak gehitu behar zaizkion.

Epai honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegian, betiere epai hau jakinarazi eta hurrengo egunetik harako 5 eguneko epearen barruan.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Iñaki Dourte Larrañaga demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Auzi-iheslari den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan eta epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurkatutako erabakiak zehaztu (PZLb 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testua interesatuaren esku dago, auzitegi honetako idazkaritzan egon ere.

Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hiruko maiatzaren hamalauan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala