Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2003ko ekainaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
3702

EDIKTUA, 352/03 zenbakiko Prozedura Arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zk.ko Epaitegia (Bizkaia)

Judizioa: P. Arrunta PZLb 352/03.

Parte demandatzailea: Bilboko Mena 5eko JE.

Parte demandatua: Parisina Garcia Barral eta Don Daniel Cousido Outon-en jaraunsleak edo jaraunspen jasogabea.

Gaia: N01 Judizio Arrunta.

Aipatu judizioan parte demandatuari zedula bat entregatzea erabaki da, eta zedula horretako testua hauxe da hitzez hitz:

EPATZE-ZEDULA

Epatzeko agintzen duen auzitegia: Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zk.ko Epaitegia.

Ebazpenaren gaia: goian aipatutakoa.

Nor epatzen den: Daniel Cousido Outon-en jaraunspen jasogabea eta Parisina Garcia Barral demandatu gisa.

Helbidea: San Francisco Kalea, 47 zk., 1.a eskuma. Bilbao (Bizkaia).

Epatzearen xedea: demandari erantzuteko, parte demandatu den judizioan —aipatutakoan— agertzea.

Zein auzitegiren aurrean agertu behar duen: epaitegi honen egoitzan.

Agertzeko epea: epatze hau egin eta hurrengo egunetik hara zenbatutako hogei egun baliodunekoa.

LEGEZKO OHARTARAZPENAk

1.– Agertzen ez bazara, auzi-ihesian zaudela deklaratuko da, eta horri dagokion jakinarazpena eginda gero ez da besterik egingo, salbu eta prozesua amatzeko ebazpenarena (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 496 eta 497 artikuluak).

2.– Abokatu batek lagundurik eta prokuradore baten bitartez agertu beharko da judizioan (PZLb-aren 23 eta 31 artikuluak).

3.– Prozesua gauzatzen ari delarik helbide aldaketaren bat badago, auzitegi honi jakinarazi beharko diozu (PZLb-aren 155.5 artikuluko lehen paragrafoa).

Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hiruko apirilaren hogeita hamarrean.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Parte demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, 03-04-25eko Autoaren bitartez, ediktu hau epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du, epatze-eginbidea gauza dadin hain justu ere

Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala