Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2003ko ekainaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3697

AGINDUA, 2003ko maiatzaren 27koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Berohi, S. Coop. kooperatiba-sozietatea onuragarria dela aitortzeko.

AURREKARIAK:

1.– 2003ko otsailaren 21ean, María Teresa Gil Crespo andreak, Berohi, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen izenean eta ordez, aipatutako entitateari onuragarritasun-aitorpena emateko eskatu zuen. Eskaerarekin batera, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuaren 7. artikuluan zehazten diren betekizunak betetzeko galdatutako dokumentazioa ere aurkeztu zuen. Dekretu horrek, bestalde, kooperatiba-sozietate onuragarriei dagozkien prozeduren eta betekizunen erregelamendua onartu zuen.

2.– 2003ko martxoaren 12ko idatzi baten bidez, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari txosten bat eskatu zitzaion, kooperatibari onuragarritasun-aitorpena emateari egoki irizten zion edo ez adierazteko, 64/1999 Dekretuaren 9. artikuluak xedatutakoa betez. Horri erantzunez, 2003ko maiatzaren 14an, Ingurumenaren Kalitatearen zuzendariak sinatutako idazki bat aurkeztu zen, non onuragarritasuna aitortzearen alde agertzen baitzen.

3.– Azkenik, 2003ko apirilaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bitartez, espedientea jendaurrean jarri zen, interesatuta zegoen edonork espedientea aztertu ahal izateko eta alegazioak jarri ahal izateko hogei eguneko epean. Epe horren barruan, ez zen alegaziorik aurkeztu.

Aurreko egitateei ezartzekoak dira ondorengo

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeak 137.2. artikuluan dionez, Euskadiren onuraren sustapenari laguntzen dioten kooperatibak herri-onurakotzat joko ditu Eusko Jaurlaritzak, erregelamenduz ezarritako prozedura, araubide eta eskakizunen arabera.

2.– Artikulu hori garatuz, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretua onartu zen, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozedura eta betekizunen erregelamendua onartu zuena.

3.– Onuragarritasun-aitorpena emateko 64/1999 Dekretuaren 7. eta hurrengo artikuluetan ezarritako izapideak bete dira.

4.– Onuragarritasun-aitorpena emateko 64/1999 Dekretuak 5. artikuluan ezartzen dituen betekizunak zuzen bete direla baieztatu da.

5.– Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua da kooperatiba-sozietate bati onuragarritasun-aitorpena emateko eskuduna, 64/1999 Dekretuaren 11. artikuluaren arabera.

Hori guztia dela eta, aipatutako arauak eta orokorrean ezartzekoak diren gainontzeko arauak ikusita, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Berohi S. Coop. kooperatiba-sozietatea onuragarria dela aitortzea.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Agindu honek administrazioko bidea amaitzen du. Horren aurka, interesatuek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete egintza hau eman duen organoari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunetik aurrera; hala agintzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 116. eta 117. artikuluetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunetik aurrera; hala agintzen da Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautu zuen uztailaren 13ko 29/1998 Legaren 10.1a) eta 46.1 artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko maiatzaren 27a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala