Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2003ko ekainaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3694

EBAZPENA, 2003ko ekainaren 4koa, Hezkuntza sailburuordearena, Urruzuno literatur lehiaketaren maiatzaren 13ko Erabakia zuzenduz.

Euskal Herriko Agintaritza Aldizkariak erregulatzen duen 155/1993 Dekretuak bere 24.2 artikuluan dio testuinguruak berak berez argitzen ez dituen oker edo hutsuneak, berauek zuzentzeak xedapenaren edukia edo zentzua izatez edo itxuraz aldatzea dakarrenean, maila bereko xedapen edo egintza bidez zuzenduko direla.

2002ko abenduaren 17ko Aginduz (2002ko abenduaren 27ko EHAA) eman zuen argitara Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Irakaskuntza Ertainetako ikasleei zuzendutako Urruzuno literatur lehiaketa. Mari Jose Olaziregi, Manu Lopez, Miren Agur Meabe, Tere Irastortza eta Josu Lartategik osaturiko epaimahaia bildurik, eta bere proposamenari jarraiki, maiatzaren 13ko erabakia hartu zuen sailburuorde honek eta ekainaren 4ko EHAAn argitaratu da.

Erabaki horretan kudeaketa-oker batzuk somatu direnez, ondoko hau

ERABAKI DUT:

1.– Eranskinean oker azaldu ziren irabazleen datu osoak eta egiaztatuak argitaratzea.

ZKIA	ARLOA	KAT	S	IZENGOITIA	IZENBURUA	 IZENA	1 ABIZENA 	2 ABIZENA	HERRIA	IKASTETXEA	HERRIA

N.º	ÁMBITO	CAT	P	PSEUDÓNIMO	TÍTULO	 NOMBRE	APELLIDO 1	APELLIDO 2	LOCALIDAD	CENTRO	LOCALIDAD

312	PROSA	B	22	Begitxanpon	Mendian gora haritza	Lierni	Esnaola	Aldanondo	Donostia	Sto. Tomas lizeoa	Donostia

201	POESIA	A	35	Tete	Ezinaren malkoa edo 	 Miren	Beramendi	Britt	Oiartzun	Orereta ikastola	Errenteria	

					ezjakintasunaren negarra?	

511	POESIA	A	37	Gabo	Aitona	Maitane	 Gabiria	Mauleon	Zumarraga	Garaialde lizeoa	Urretxu	

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Errekurtso arrunta jar daiteke administrazio-bidea amaitzen ez duen Erabaki honen aurka, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, berau EHAAn argitaratzen denetik hasi eta hilabeteko epean.

Bigarrena.– Erabaki hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera izango da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko ekainaren 4a.

Hezkuntza sailburuordea,

ABEL ARIZNABARRETA ZUBERO.


Azterketa dokumentala