Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2003ko ekainaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3693

EBAZPENA, 2003ko ekainaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, 52/2002 Legeko 19. artikuluari dagozkion zenbatekoak, Jaurlaritzaren Kontseiluko erabakiz onartu eta EAEko Administrazioaren zerbitzura dagoen pertsonalarentzat direnak, argitaratzeko xedatzen duena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko martxoaren 18an eta apirilaren 1ean egindako bileretan 52/2002 Legeko 19. artikuluari dagozkion zenbatekoak onartu zituen, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamena jaso eta gero.

Jaurlaritzaren Kontseiluaren esanetan Estatuko 2003ko aurrekontu orokorrei buruzko 52/2002 Legeak oinarrizkotzat jotzen du bere 19. artikuluko 5. puntuan ezarritakoa, izan ere, bigarren puntuko bigarren paragrafoan esaten denez, abuztuaren 2ko 30/1984 Legean —Funtzio Publikoa eraberritzeko neurriei buruzkoan— jasotzen den ordainketa erregimena aplika dakiekeen funtzionarioen ezohiko pagek, orain arte legez ezarritako zenbatekoaz gain, horietariko bakoitzak zenbateko gehigarri bat izango dutela ezartzen du, funtzionarioak hileroko destinoagatik eskuratzen duen osagarriaren 100eko 20a hain zuzen ere.

Honako hau ere ezartzen du lege horrek: erregimen administratibo eta estatutarioaren menpeko gainerako pertsonalaren —jarduneko zerbitzuan dagoenaren— ezohiko pagek eskura dadin ordainketa osagarriaren portzentajea inkorporatuko dutela, destino osagarriaren hainbatekoa. Hortaz, abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen —Funtzio Publikoa eraberritzeko neurriei buruzkoaren— aplikazio eremuaren eraginpoeko funtzionarioei aurreko paragrafoa aplikatzetik ateratzen denaren antzeko zenbateko gehigarria lortuko da. Destinoko osagarria edo horren antzeko ordainketa zenbatekoa 14 hilabetetan ordaintzen bada, aurreko paragrafoan zehaztutako zenbateko gehigarria hilabete horien artean banatuko da eta, ondorioz, beraiek eta gainerako funtzionarioek gehikuntza berdina izango dute urtean zehar.

Lan itunpeko pertsonalaren soldatak ere igoko dira, eta funtzionarioei aplikatu zaien zenbatekoa gehituko zaie eurei ere urtero, aurreko paragrafoetan xedatutakoa kontuan hartuz".

Ildo horretatik, Zerga, administrazio eta gizarte mailako neurriei buruzko abenduaren 30eko 53/2002 Legeko 50. artikuluko hiru paragrafoan aldatu egiten da abuztuaren 2ko 30/1984 oinarrizko Legearen —Funtzio Publikoa eraberritzeko neurriei buruzkoaren— 24. artikuluko 1. paragrafoa. Beste puntu bat ere gehitzen zaio eraberrikuntzari: "Ezohiko pagen zenbatekoak berdinak izango dira administrazio publiko guztietan eta sailkapen talde guztientzat, eskuratzen den destino osagarriaren mailaren arabera".

Jaurlaritzaren Kontseiluak, erabaki honetan onartzen diren zenbateko horiek finkatzeko, uste du bereiztu egin behar dela kolektibo bakoitzari aplikatu behar zaion erregela. 1 mailatik 30era bitarteko erregimena duten funtzionarioei eta pertsonal estatutarioari, maila bakoitzarentzat oinarrizko izaeraz ezarritako zenbatekoa aplikatuko zaie. Lan itunpeko pertsonalari Administrazio Orokorreko funtzionarioen ordainsariari edo asimilatuari dagokion zenbatekoa ordainduko zaio, duen kategoriaren arabera edo, bestela, pertsonal estatutarioari dagokiona edo, azkenik, hurbilena. Ertzainei, kategoria bakoitzari dagokion destino osagarriaz gain, administrazio orokorreko funtzionarioen hainbateko portzentajea aplikatuko zaie.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, orain arte esandakoan oinarrituz, 52/2002 Legeko 19. artikuluko bi paragrafotik ondorioztatzen diren zenbatekoak onartu zituen EAEko Administrazio Orokorreko, erakunde autonomoetako, Osakidetzako eta Ertzaintzako pertsonal funtzionario, estatutario eta lan itunpekoentzat. Pertsonal horrek izan dezan destino osagarriaren edo kategoriaren arabera ordainduko dira zenbatekook. Zenbateko hori kobratzeko hilekoak arauen arabera erabakiko dira, eta honako kontzeptu honen barruan ordainduko dira: "52/2002 Legeko 19. artikulua".

Zenbatekoon berri eman beharra dagoenez, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– 52/2002 Legeko 19. artikuluari dagozkion zenbatekoak, EAEko Administrazioaren zerbitzupeko pertsonalarentzat direnak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabakiz onartu ziren zenbatekook, eta ebazpen honen eranskin modura daude jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko ekainaren 2a.

Funtzio Publikoaren zuzendaria,

FERNANDO TOÑA GUENAGA.

ERANSKINA
52/2002 LEGEKO 19. ARTIKULUARI DAGOZKION ZENBATEKOAK

EAEko administrazio orokorraren, erakunde autonomoen eta Osakidetzaren zerbitzura dauden funtzionarioak eta pertsonal estatutarioa.

Destino osagarriaren maila	Urteko zenbatekoa
30	361,10
29	323,90
28	310,28
27	296,66
26	260,26
25	230,90
24	217,28
23	203,68
22	190,04
21	176,44
20	163,90
19	155,52
18	147,16
17	138,78
16	130,42
15	122,06
14	113,68
13	105,32
12	96,94
11	88,58

EAEko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen zerbitzura dagoen lan itunpeko pertsonala

Ordainketa taldea	Urteko zenbatekoa
16	310,28
15	260,26
14	230,90
13	217,28
12	203,68
11	190,04
10	176,44
9	163,90
8	155,52
7	147,16
6	138,78
5	130,42
4	122,06
3	113,68
2	105,32
1	88,58

Osakidetzako lan itunpeko pertsonala

Kategoria	Urteko zenbatekoa
G1 ospitaleko zuzendariorde medikua	296,66
G2 ospitaleko zuzendariorde medikua	296,66
G3 ospitaleko zuzendariorde medikua	296,66
Saileko burua	310,28
Zerbitzuko burua	310,28
Ataleko burua / Urg. koord.	260,26
LMTko koordinatzailea / irak. prog.	217,28
Fakultatiboa	217,28
G1 ospitale kudeaketako zuzendariordea 	260,26
G2 ospitale kudeaketako zuzendariordea 	260,26
G3 ospitale kudeaketako zuzendariordea 	260,26
Zerbitzu ez sanitarioko burua	260,26
Atal ez sanitarioko burua	217,28
Teknikari unibertsitateko lizentziatua 	203,68
G1 ospitaleko erizaintzako zuzendariordea 	230,90
G2 ospitaleko erizaintzako zuzendariordea 	230,90
G3 ospitaleko erizaintzako zuzendariordea 	230,90
Adjuntua	203,68
Gainbegiralea	190,04
OLT/EUD espezialista	190,04
OLT/EUD	176,44
Fisioterapeuta	176,44
Ataleko burua B 	217,28
Erdi mailako teknikaria buruzagitza	176,44
Kudeaketa teknikaria	176,44
Gizarte laguntzailea / Gizarte langilea	176.44
Erdi mailako teknikaria	163,90
Teknikari espezialista	138,78
Administrari taldeko burua	155,52
Administraria / LH II	138,78
Erizaintzako laguntzaile espezialista	138,78
Erizaintzako laguntzailea	122,06
Ofizioen taldeko burua	138,78
Menpeko langileen burua	130,42
Administrari taldeko burua	138,78
Zuzendaritzako idazkaria	122,06
LH I erantzukizun berezia	122,06
Administrari laguntzailea / LH I	122,06
Zelaria, txandako arduraduna	113,68
Autopsietako zelaria	113,68
Zelaria espezialista edo burua	113,68
Zelari polibalentea	113,68
Zerbitzuetako langilea	105,32

Ertzaintzako pertsonala

Kategoria maila	Urteko zenbatekoa
1	134,32
2	152,19
3	162,35
4	217,34
5	238,14
6	284,17
7	303,84
8	316,36

Herrizaingo Saileko Segurtasun Administrazioko laguntzaile zerbitzuetako lan itunpeko pertsonala

Kategoria 	Urteko zenbatekoa
1	88,58
2	105,32
3	113,68
4	122,06
5	130,42
6	138,78
7	147,16
8	155,52
9	163,90
10	176,44
11	190,04
12	203,68
13	217,28
14	230,90
15	260,26
16	296,66
17	310,28
98	310,28
99	323,90

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko ikastoletako lan itunpeko pertsonala

Kategoria	Urteko zenbatekoa
Sukaldaria	88,58
Sukaldeko laguntzailea	88,58
Jantokiko enplegatua 	88,58
Sukaldeko langileak	88,58
Kualifikaziorik gabeko langileak 	88,58
Instruktorea	88,58
Atezaina	96,94
Ofizial administraria	113,68
HH eta LHko irakasle espezialista	130,42
Irakasle egokia	130,42
Administrazio burua 	130,42
Zuzendaria	176,44
HH eta LHko irakasle titularra	176,44
Psikologoa - pedagogoa	217,28
DBHko irakasle titularra	217,28

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko ikastexe publifikatuetako lan itunpeko pertsonala

Kategoria	Urteko zenbatekoa
Biltegizaina	96,94
1. mailako ofiziala	122,06
Saileko burua	176,04
Maisua/andereñoa	176,44
Lanbide heziketako irakasle teknikoa	217,28
Bigarren mailako hezkuntzako irakaslea	217,28
Zuzendaria	217,28

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko musika kontserbatorietako lan itunpeko pertsonala

Kategoria	Urteko zenbatekoa
Administrari laguntzailea	113,68
Liburutegiko laguntzailea	113,68
Administraria	122,06
Mantentze ofiziala – ordenantza	122,06
Mantentze teknikaria	147,16
Liburuzaina	163,90
Idazkaria – administraria	217,28
Musika eta arte eszenikoetako irakaslea	217,28

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Bereziko la itunpeko pertsonala

Kategoria	Urteko zenbatekoa
HBko irakaslea	122,06
HBko laguntzailea	122,06
Hezitzailea	122,06
Igeriketako irakaslea	122,06
Transkriptorea eta materialaren egokitzailea	122,06
Monitore berezia	122,06
Fisioterapeuta	147,16
Gizarte langilea	147,16
Okupazio terapeuta	147,16
Logopeda	176,44
Tailerreko Maisua	217,28
Goi mailako teknikaria 	217,28

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lan itunpeko pertsonala

Kategoria	Urteko zenbatekoa
Garbiketako langileak 	88,58
Sukaldeko langileak	88,58
Telefozaina	88,58
Atezaina / zaintzailea	96,94

Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea erakunde autonomoko lan itunpeko irakasleak

Kategoria	Urteko zenbatekoa
2	176,44

Azterketa dokumentala