Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2003ko ekainaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Gernika-Lumoko Udala
3691

IRAGARKIA, Gernika-Lumoko Udalaren eta bere erakunde autonomoen 2003ko Lan-Eskaintza Publikoari buruzkoa.

Alkatetzak 2003ko maiatzaren 29an emandako Dekretuz Gernika-Lumoko Udalaren eta bere erakunde autonomoen 2003ko Lan-Eskaintza Publikoa onetsi da, hurrengo hauxe izanik:

GERNIKA-LUMOKO UDALA
LANGILERI FUNTZIONARIOA

. Arkitekto teknikarirako lanpostu bat, B sailkapeneko taldea, administrazio bereziko eskalan kokatua, azpieskala teknikoa, erdi-mailako teknikaria. Hizkuntza eskakizuna 3 manuzkoa.

. Administrari laguntzailerako 2 lanpostu, Espedienteen tramitazioa, D sailkapeneko taldea, administrazio orokorreko eskalan kokatua, azpieskala administratiboa, laguntzaile kategorian. Hizkuntza eskakizuna 2 manuzkoa.

. Udaltzainerako 3 lanpostu, D sailkapeneko taldea, administrazio bereziko eskalan kokatua, zerbitzu berezietako azpieskala, udaltzain kategorian. Hizkuntza eskakizuna 2 manuzkoa.

. Brigadarako Balio Anitzeko Ofizial lanpostu bi, D/E sailkapeneko taldea, administrazio bereziko eskalan kokatua, zerbitzu berezietako azpieskala, ofizio langileria kategorian. Hizkuntza eskakizuna 1 manuzkoa.

Eta argitaratu egiten da, Toki Araubiderako oinarriak arautzen dituen Legearen 91 artikuluak, Funtzio Publikoaren Erreformarako Legearen 18 artikuluak eta Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 24 artikuluak ezarriari jarraiki.

Gernika-Lumo, 2003ko maiatzaren 29a.

Behin-behineko Alkatea,

MIGUEL ANGEL ARANAZ IBARRA.


Azterketa dokumentala