Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2003ko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura Saila
2186

IRAGARKIA, interesdunei Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen 2003ko otsailaren 11ko Ebazpena jakinarazteko dena. Izan ere ebazpen horrek Bernedoko Markinezen (Araba) dagoen San Joan ermita, monumentu izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasun izendatzeko espedientea Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legera osatu denez gero, espedientea berrirekitzeko eta jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko izapidea egiten du.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluaren arabera, azaldu den ebazpenaren jakinarazpena egiten saiatu ondoren, ezinezkoa gertatu da berau burutzea, ondorioz, goian aipatu den Legearen 59.4 artikuluan xedatuaren arabera iragarki hau argitaratzen da..

EBATZI DUT:

Ondoko zerrenda honetan agertzen diren interesdunei Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen 2003ko otsailaren 11ko Ebazpenaren berri ematea. Ebazpen horrek Bernedoko Markinezen (Araba) dagoen San Joan ermita monumentu izendapenaz Sailkatutako Kultura Ondasun izendatzeko espedientea Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legera osatu denez gero, espedientea berrirekitzeko, jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko izapidea egiten du.

Interesdunen zerrenda:

– Luis Pérez Amescua (Vitoria-Gasteiz)

Iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, 15 egun izango ditu interesdunak alegazioak burutzeko eta bere eskubideen denfentzarako egoki ikusten dituen agiriak aurkezteko.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 11.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

IMANOL AGOTE ALBERRO.


Azterketa dokumentala