Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2003ko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
2185

EDIKTUA, Pasteleria Guri gozotegiko (Vitoria-Gasteiz) ordezkari den José Antonio Fernández Herreros jaunari instruitutako 25/2002 espedientearen gora jotzeko errekurtsoa ebazten duen Osasun Saileko sailburuordearen Ebazpena jakinarazteko dena.

Pasteleria Guri gozotegiko ordezkari den José Antonio Fernández jaunari instruitutako espedientearen gora jotzeko errekurtsoaren ebazpena eman da, eta Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 59. artikuluan zehaztutakoaren araberako jakinarazpenik ezin izan denez egin, idazki honen bitartez jakinarazten zaio. Ebazpen horren bitartez erabaki da EOEOan izena emateko baimen sanitarioa ukatzea eta jarduera aldi baterako debekatzea.

Ebazpen hau ikusgai dago Osasun Saileko Arabako Lurralde Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Olagibel kaleko 38an, eta bere aurka interesatuak auzi-errekurtsoa aurkez diezaioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko dagokion salari, argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasi eta 2 hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 12a.

Osasun Saileko Araba Lurralde zuzendaria,

JUAN BAUTISTA CORTINA MENDIZABAL.


Azterketa dokumentala