Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2003ko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
2182

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoarekiko arau-hasuteak direla-eta irekitako eta beherago zehaztutako zehapen-espedienteen instruzio-egileak, Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendariak, emandako Ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa ohartarazten zaie:

1.– 15 egun balioduneko epea duzu, ebazpen-proposamen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, organo instrukzio-egilean Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendariari komenigarritzat jotzen dituzun alegazio, agiri eta informazioak aurkezteko.

2.– Halaber, aipatutako epearen barruan espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango dituzu, espedientearen zenbakia adieraziz gero.

Horretarako, ondoko helbide honetara jo behar duzu: Segurtasun Sailburuaren Kabinetea, Bilboko Gran Via kalea, 81, 3. solairua.

IZEN-ABIZENAK	ESP.ZK.	LEGE-HAUSTE 	PROPOSAMEN EGUNA	PROPOSATU DEN	HAUTSITAKO

		EGUNA		ZIGORRA	ARAUA

APELLIDOS Y NOMBRE	N.º EXP.–	FECHA 	FECHA	SANCIÓN PROP.	 ART. INFRACC.

		PROPUESTA			INFRINGIDO

ALZAGA AIZPURU, JON	405X0201434-7	15-05-02	13-02-03	1500 eur.	 23 c)	

Bilbao, 2003ko martxoaren 6a.

Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendaria,

JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.


Azterketa dokumentala