Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2003ko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebarriko Udala
2179

IRAGARKIA, Nerbioi ibaiaren gainetiko oinbidearen proiektua eta hori eraikitzea kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a.– Erakundea: Etxebarriko udala.

b.– Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Bulego teknikoa.

c.– Espedientearen zenbakia: 002/2003.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a.– Helburua: Nerbioi ibaiaren gainetiko oinbidearen proiektua eta hori eraikitzea kontratatze.

b.– Gauzatzeko lekua: Legizamon parkearen eta SAPU Uribarriren bilgunea.

c.– Gauzatzeko epea: hilabete bi proiektua aurkezteko, pleguen 22. klausularen arabera; eta zazpi hilabete obrak burutzeko, pleguen 24. klausularen arabera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a.– Izapideak: ohikoak.

b.– Prozedura: irekia.

c.– Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 780.000,00 euro.

5.– Behin-behineko fidantza: 15.600,00 euro.

6.– Agiriak eta argibideak:

a.– Entitatea: Etxebarriko udala.

b.– Helbidea: Txiki Otaegi plaza, 1-2.

c.– Herria eta posta kodea: 48450 Etxebarri (Bizkaia).

d.– Telefonoa: 944 26 70 15.

e.– Telefaxa: 944 49 14 58.

f.– E-mail: etxebarri@etxebarri.net

b.– Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: aldizkari ofizialetan azkenengo bider argitaratu osteko 30. eguna.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a.– Sailkapena: B taldea, 2, 3 eta 4 azpitaldeak, c) kategoria; K taldea, 1 eta, 2 azpitaldeak, b) kategoria; I taldea, 1 azpitaldea, a) kategoria; C taldea, 6 azpitaldea, a) kategoria; denak batera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a.– Aurkezteko azken eguna: BAOean edo EHAAn azkenengo bider argitaratzen den egunetik 30. eguna.

b.– Aurkeztu beharreko agiriak: Plegu administratiboko 10.4, 10.5 eta 10.6 paragrafoen arabera.

c.– Aurkezteko lekua:

– Entitatea: Etxebarriko udala.

– Helbidea: Txiki Otaegi plaza, 1-1.

– Herria eta posta kodea: 48450 Etxebarri.

d.– Bestelako datuak

– Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

– Aldaera: Oinarrizko proiekturik ez dagoenez, lizitatzaile bakoitzak bidezkoen deritzon proposamena egin dezake, plegu administratibo eta teknikoen oinarrizko irizpideen barruan.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a.– Entitatea: Etxebarriko udala.

b.– Helbidea: Txiki Otaegi plaza, 1-1.

c.– Herria: 48450 Etxebarri.

d.– Eguna: proposamenak aurkezteko epea amaitu ondorengo bosgarren balioduna.

e.– Ordua: 13:00ak.

10.– Bestelako argibideak: Udal Bulego Teknikoan, 09:00etatik 13:30era.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Etxebarri, 2003ko martxoaren 7a.

Alkatea,
PEDRO LOBATO.

Azterketa dokumentala