Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2003ko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
2177

EBAZPENA, 2003ko martxoaren 19koa, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Zerbitzu zuzendariarena, "Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoko laborategia Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Rekalde auzoan Iru-Bide eraikineko 31. moduloan dagoen lokalean jartzeko egokitze lanak"burutzeko kontratuaren lehiaketarako deialdia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: 5/03.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Lokalean burutuko diren lanak honako hauek dira: konpartimentuak, estaldurak eta instalazioak jartzea. Lan horiek ez dute inolako eraginik izango eraikinaren egituran.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Lasarte-Oriako Rekalde auzoan Iru-Bide eraikineko 31. moduloan dagoen lokala.

d) Gauzatzeko epea: Hiru hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta hogeita hamasei mila bederatziehun laurogeita hemeretzi euro eta hogeita hamar zentimo (136.999,30).

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoa.

b) Helbidea: Infanta Cristina kalea 11, Villa-Begoña.

c) Herria eta posta kodea: 20008 - Donostia.

d) Telefonoa: 943-02 31 37.

e) Faxa: 943 02 31 18.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2003ko apirilaren 29a.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: C taldea, 4 azpitaldea, d) kategoria.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa eta gaitasun tekniko eta profesionala: ez.

8.– Eskaintzak edo esku hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko maiatzaren 6ko 12:00ak.

b) Eskaintzarekin batera aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7.2, 7.3, 7.4 eta 7.5 klausuletan eta karatulako 28. puntuan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

2.a Helbidea: eskaintzak eskutan aurkeztu beharko dira Erregistro Orokorrean, Donostia kaleko 1eko 2. solairuan (Lakua 2 eraikina), lehen aipatutako epearen barruan. Epe horretan, halaber, postaz bidali ahal izango dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio organoari, telex, telefax edo telegrama baten bidez. Betekizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira ez dira onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro eta jaso ez badira ez dira inola ere onartuko.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari noiz arte eutsi behar dion: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

f)Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua 2, 4 aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2003ko maiatzaren 13a. Postaz bidalitako eskaintzak egonez gero 2003ko maiatzaren 19a.

e) Ordua: 11:00.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarki gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 19a.

Zerbitzu zuzendaria

JUAN CARLOS MÚJIKA ZABALETA.


Azterketa dokumentala