Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2003ko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
2176

EBAZPENA, 2003ko martxoaren 20koa, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoko laborategia altzariz hornitu eta bertan altzariak jartzeko lehiaketarako deialdia egiten duena.

Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza

c) Espedientearen zenbakia: 1S/03

Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: 2,35x2x2,5 metroko kamara hotza; gasak zurgatzeko 1500x950x2550 mm-ko bitrina 1; gas azido kontzentratuak zurgatzeko 1500x950x2550 mm-ko bitrina 1; 16950x750x900 mm-ko horma-mahai 1; 1500x750x900 mm-ko mahai mugikor 1; 350 mm-ko sarrera-diametroa duen zurgatzeko kanpai atomikoa; altzairuzko zurgagailu zentrifugo 1, minutuko 1400 erreboluzio ematen dituen 0,10 KW-ko motore elektriko batek eraginda; zerbitzu moduluak; ateragailuko euskarri 1; nitrogeno protoxidoko hargailu 1, monorreduktore bertikaleko irtenbidea duena; C2.H2 hargailu 1, monorreduktore bertikaleko irtenbidea duena; 7000x750x900 mm-ko horma-mahai 1; laborategi zaharretik datozen bi horma-mahai "L" bat eginez jartzea; mahai eta bitrinen azpian dauden hargailuetatik zerbitzuak instalatzea.

b) Entregatu beharreko unitate kopurua: 12.

c) Loteak: ez.

d) Entregatzeko lekua: Lurralde eta Antolamendu eta Ingurumen Saileko Gipuzkoako Lurralde-bulegoko laborategia. Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Errekalde Auzoan dagoen Eraikineko 31 modulua.

e) Entregatzeko epea: Lau hilabete.

Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: laurogeita hamaika mila eta ehun (81.100) euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Lurralde eta Antolamendu eta Ingurumen Saileko Gipuzkoako Lurralde-bulegoa.

b) Helbidea: Infanta Kristinaren kalea-11, Begoña Etxea.

c) Herria eta posta kodea: Donostia-San Sebastián 20008.

d) Telefonoa: 943 02 31 37.

e) Telefaxa: 943 02 31 18

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2003ko apirilaren 29a.

7.– Kontratistaren betebeharrak. Ekonomia eta finantza arloko kaudimena eta kaudimen teknikoa eta profesionala: Karatulako 22. puntuan adierazitakoa.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko maiatzaren 6an, 12:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan eta karatulako 22. eta 23. puntuetan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

2.a Helbidea: eskaintzak eskutan aurkeztu beharko dira Erregistro Orokorrean, Donostia kaleko 1eko 2. solairuan (Lakua II eraikina), adierazitako epearen barruan; edo, bestela, epe horren barruan postaz bidali, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio organoari, telex, telefax edo telegrama baten bidez. Posta elektronikoz ere bidali ahal izango dira. Balioa izateko, hala ere, mezua igorri eta eskuratu dela -eguna adieraziz-, eta jakinarazpenen testu osoa jaso dela egiaztatu beharko da. Horretaz gain, bidaltzaileak eta hartzaileak era fidagarrian identifikatuta egon beharko dute. Bide honi jarraituz egiten bada, kopia inprimatu, erregistratu eta espedientean sartuko da.

Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira ez dira onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro eta jaso ez badira ez dira inola ere onartuko.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, eskaintzak irekitzeko egunaren biharamunetik hasita.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II, 4 aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010

d) Eguna: 2003ko maiatzaren 13a. Postaz bidalitako eskaintzarik egonez gero 2003ko maiatzaren 19a.

e) Ordua: 11:30.

10.– Bestelako argibideak. ez.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko martxoaren 20a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN CARLOS MUJIKA ZABALETA.


Azterketa dokumentala