Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2003ko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2170

LEHIAKETA. Iragarkia, Lehendakaritzaren bidaiak antolatzea helburutzat duen kontratua esleitzeko dena.(KBN C02/12/2003 esp.)

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/12/2003

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Lehendakaritzaren bidaiak antolatzea.

b) Loteak: 2 lote:

– 1. lotea: Euskal Autonomia Erkidegoko, Espainiako Estatuko, Europako eta Ipar Amerikako bidaiak.

– 2. lotea: Ertamerikako, Hego Amerikako, Afrikako, Asiako eta Ozeaniako bidaiak.

c) Gauzatzeko lekua: bidaia bakoitzaren lekua eta egonaldia.

d) Gauzatzeko epea: hamabi (12) hilabete, kontratua egiten denetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

1.300.000 eurokoa da kontratuaren gutxi gora-beherako aurrekontua, lote bakoitzaren gutxi gora-beherako zenbatekoak honako hauek direla:

1. lotea: 500.000 euro.

2. lotea: 800.000 euro.

5.– Fidantzak:

Behin-behineko fidantza:

1. lotea: 10.000 euro.

2. lotea: 16.000 euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, beheko solairua.

c) Herria eta posta kodea: Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945-018931.

e) Telefaxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2003ko maiatzaren 8a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena:

1. lotea: U taldea, 4 azpitaldea (lehen: III taldea, 8 azpitaldea), C kategoria.

2. lotea: U taldea, 4 azpitaldea (lehen: III taldea, 8 azpitaldea), D kategoria.

Lizitatzaileak lote bietarako aurkezten badu eskaintza, honako sailkapen hau kreditatu beharko du: U taldea, 4 azpitaldea (lehen: III taldea, 8 azpitaldea), D kategoria.

b) Ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko maiatzaren 9a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A, B eta C kartazalak aurkeztu beharko dira, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2.a Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

3.a Herria eta posta kodea: Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hilabete eta erdi, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

c) Herria: Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2003ko maiatzaren 19a.

e) Ordua: 12:00ak

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2003ko martxoaren 17a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 19a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala