Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2003ko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2169

LEHIAKETA. Iragarkia, "Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko ikasleei euskarazko klaseak ematea" helburutzat aholkularitza- eta laguntza-kontratua esleitzeko dena. (KBN C02/84/2002 esp.)

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/84/2002

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko ikasleei euskarazko klaseak ematea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratistak behin betiko fidantza aurkeztu eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak idatziz hasteko agindua eman duenetik, 2004ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: milioia eta hogeita hamar mila (1.030.000,-) euro.

5.– Fidantzak:

Behin-behineko fidantza: 20.600 euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 89 27.

e) Telefaxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2003ko apirilaren 25a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

lizitatzaileek ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala egiaztatu beharko dute B kartazalean, berariazko klausula administratiboen pleguetako karatulako 20.1 puntuan zehazten den moduan.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko apirilaren 29a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A, B eta C kartazalak aurkeztu beharko dira, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2.a Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

3.a Herria eta posta kodea: Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hilabete eta erdi, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

c) Herria: Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2003ko maiatzaren 7a.

e) Ordua: 12:00ak

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarkien gastuak: 375,55 euro dira gutxi gora-behera, eta esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 19a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala