Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2003ko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
2167

EDIKTUA, adostasunik gabeko banatzearen 38/01 zk.ko autoen ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 4. Sekzioa

Errekurtsoa: L2 249/02 Adostasunik gabeko Banaketa.

Errekurtso-egilea: Maria África Martín Gómez.

Abokatua: Jorge Sanz Torre.

Prokuradorea: Monica Durango Garcia.

Errekurritua: Ministerio Fiskala eta Jorge Manuel Rodrigues Gonzalves.

Gaia: 38/01 Adostasunik gabeko Banaketa.

Aipatu errekurtsoan epaia eman da 2002ko azaroaren 8an, zeinaren epaitza honako hau baita:

"EPAITZA

Erroilu honen jatorria ere baden 38/01 zk.ko banaketa-prozeduran, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zk.ko Epaitegiak emandako Epaiaren kontra, África Martín Gómez andreak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa gaitzesten dugunez gero, berretsi egiten dugu aipatu ebazpena eta errekurtsoko kostuak parte apelatzaileari ezartzen dizkiogu.

Eta epaia eman, agindu eta sinatu egiten dugu."

Jorge Manuel Rodrigues Gonzalves demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Jakinarazten den ebazpenaren testua interesatuaren esku dago, auzitegi honetako idazkaritzan egon ere.

Bilbon, bi mila eta hiruko martxoaren zazpian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala