Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2003ko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
2164

EDIKTUA, behin-behineko mantenuaren gaineko 334/00 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Manuela Vidal Arcos andrearen kontra, José Dieguez Fernández jaunak eskatuta, Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zk.ko Epaitegian burututako 334/00 autoen —behin-behineko mantenu baten gainekoen— prozeduran epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondokoak baitira:

Epaiaren zk.: 585

Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hiruko urriaren hogeia.

Angeles Filloy Rubiok, Bilboko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 1 zk.ko epaile magistratuak, ikusi ditu behin-behineko mantenu baten gainean epaitegi honetan burututako 334/00 autoak. Autootan honako hauek izan dira parteak, demandatzailea: bere alaba zen Rocio Dieguez Vidal-en ordezkoak eginez José Dieguez Fernández, letratu gisa Fermín Diez zuela; eta demandatua: Manuela Vidal Arcos, kopuru bat erreklamatzearen gaineko autoetan agertu ez zenez gero auzi-ihesiko egoeran dena.

EPAITZA

Manuela Vidal Arcos andreren kontra, bere alaba den Rocio Dieguez-en izenean eta ordez José Dieguez Fernández jaunak aurkeztutako demandaren zati bat onetsi egiten dut, eta auzi-jartzaileari hilero 30.000 pezetako kopurua ordaintzera kondenatzen dut aipatu demandatua. Kopuru hori, behin-behineko mantenua denez, aurreratutako hilekoetan ordainduko da. Eta ez da egiten kostuen ezarpenik.

Ebazpen honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, bost eguneko epearen barruan epaitegi honetan aurkeztu beharko dena.

Eta epaia eman, agindu eta sinatu egiten dut.

Eta Manuela Vidal Arcos demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hiruko martxoaren lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala