Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2003ko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 10 Zenbakiko Epaitegia
2161

EDIKTUA, 498/01 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 10 zk.ko Epaitegia (Bizkaia)

Judizioa: 498/01 Prozedura Arrunta, PZLb.

Demandatzailea: Banco Santander Central Hispano S.A.

Abokatua: Juan Jose Iturrate Andechaga.

Prokuradorea: Germán Ors Simon.

Demandatua: David San Martin Anton.

Gaia: N01 Judizio Arrunta.

Aipatu judizioan, 2002ko martxoaren 25ean epaia eman da, zeinaren epaitza ondoko hauxe baita:

EPAITZA

Banco Santander Central Hispano S.A.ren izenean eta ordez Germán Ors Simon auzitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda onetsi egiten da; eta 4.192,32 euro, eta bi mila eta bateko ekainaren hogeita bederatzitik aurrera gaur arte kopuru horri dagozkion interesak ordaintzera kondenatzen dut David San Martin Anton, eta bai guztizko horrek, gaurtik auzi-jartzaileari guztia ordaindu arte, sortutako legezko interesak bi puntutan gehituak eta kostuak ere

Aurkatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bitartez (PZLb, 455 artikulua).

Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan eta epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurkatutako erabakiak zehaztu (PZLb 457.2 artikulua).

Epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Epai hau, bestalde, parteei jakinaraziko zaie legezko eran.

Argitarapena.– Gaurko entzunaldian irakurri zuen eta eman zuen argitara epaia epaile jaunak. Fede ematen dut.

David San Martin Anton Espada demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Auzi-ihesean dagoen demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan eta epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurkatutako erabakiak zehaztu (PZLb 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testua interesatuaren esku dago, auzitegi honetako idazkaritzan egon ere.

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zortzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala