Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2003ko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 Zenbakiko Epaitegia
2160

EDIKTUA, 122/01 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiango Lehen Auzialdiko 7 zk.ko Epaitegia.

Judizioa: 122/01 Prozedura Arrunta, PZLb.

Parte demandatzailea: HK Roukatalo OYJ.

Parte demandatua: Asenjo Revilla S.L.

Gaia: Judizio Arrunta.

Erreferentziako judizioan ebazpena eman da, zeina hauxe baita hitzez hitz:

Epaiaren zk.

Donostia-San Sebastianen, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita seia.

Auzi-iheslari deklaratua izan den eta merkataritzan Arm Mayoristas (Arm Mayoristas) legez ezagutzen den Asenjo Revilla, S.L. Merkataritzako Entitatearen aurka, HK Ruokatalo, O.Y.J., (Ruokatalo) Merkataritzako Entitateak, hain justu ere María Luisa Aranguren Letamendia prokuradoreak ordezkaturikoa eta Juan Josè Rodríguez letratuak defendaturikoa denak eskaturiko 122/01 zk.ko Judizio Arruntaren Autoak ikusi ditu nik, Eduardo José Fontan Silva-k, Donostia-San Sebastiango Lehen Auzialdiko 7 zk.ko Epaitegiko epaile magistratu naizen honek, eta Erregeren izenean eta Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuaz, ondoko epaia ematen dut:

EPAITZA

Asenjo Revilla, S.L. (Arm Mayoristas) delakoaren kontra, HK Roukatalo, O-Y-J. (Roukatalo) delakoaren izenean eta ordez María Luisa Aranguren Letamendia prokuradoreak aurkezturiko demanda osorik onesten dut; eta auzi-jartzaileari ondoko kopuruak ordaintzera kondenatzen dut Asenjo Revilla, S.L. (Arm Mayoristas) demandatua: 46.217,96 euro, eta demanda aurkeztu zenetik harako legezko interesak. Parte demandatua, bestalde, kostuak ordaintzera kondenatzen da.

Aurkatzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bitartez (PZLb 455 artikulua).

Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan eta epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurkatutako erabakiak zehaztu (PZLb 457.2 artikulua).

Eta epai honen bitartez ebatzi, agindu eta sinatu egiten dut.

Parte demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, 2003ko urtarrilaren 27ko Probidentziaren bitartez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Epaitegiko iragarki-oholean ediktu hau argitaratzea ebatzi du, jakinarazpen-eginbidea gauza dadin hain justu ere

Donostia-San Sebastianen, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita seia.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala