Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2003ko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2151

EBAZPENA, 2003ko otsailaren 28koa, Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariarena, San Anton Arrobia, S.L.-ri Beizama, Bidegoian eta Errezil udalerrietan (Gipuzkoa) dagoen San Anton 1 izeneko (4.786 zenbakia) "C" sekzioko baliabideak Ikerketzekoo Baimena eman zaiola argitara dadila xedatzen duena.

Abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuak onesten duen Meatzaritzaren Erregimenerako Erregelamendu Orokorreko 101. atalean xedatutakoarekin bat, "C" sekzioko baliabideak Ikerketzeko Baimena eman zaiola argitara dadila xedatzen duena.

Ondorioz, honako hau,

EBATZI DUT:

Bakarra.– San Anton Arrobia, S.L.-ri ondoren adierasten den "C" sekzioko baliabideak Ikerketzeko Baimena eman zaiola argitaratzeko agintzea:

Izena: San Anton 1.

Zenbakia: 4.786.

Baliabidearen sekzioa: "C".

Emakidaren iraupena: Hiru urte.

Azalera: hogeita hamalau meategi-koadrikula.

Demarkazio-planoa: 2003ko otsailaren 11koa.

Udalerriak: Beizama, Bidegoian eta Errezil (Gipuzkoa).

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta, ondorioz, interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Administrazio eta Plangintzako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita, betiere azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko otsailaren 28a.

Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.


Azterketa dokumentala