Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2003ko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2147

AGINDUA, 2003ko martxoaren 25ekoa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Ogasun eta Herri Administrazio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egiten duena.

Sail honetan goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat hutsik dagoenez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen (1989ko uztailaren 28ko EHAA) 46.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, agindu honen eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du Sail honek. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK:

Lehenengoa.– Eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua.

Bigarrena.– Parte hartu nahi dutenek eskabideak Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte, eta bertan euren datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa zehaztu beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Hirugarrena.– Lehiatzaileek, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoko dituena:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketen eta ikastaroen berri, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezkeen bestelako merituak

d) Honako ezagutza hauek baloratuko dira, batik bat:

1.– Administrazio Orokor eta Instituzionalaren aurrekontua gertatzeko behar den dokumentazioa lantzeko ezagutza.

2.– A53 eta G67 aplikazioen ezagutza, beharrezkoak baita Administrazio Orokor eta Instituzionaleko aurrekontuaren dokumentazioa sartu eta ustiatzeko.

3.– Aurrekontuak aldatzeari buruzko espedienteen nondik norakoen eta horien izapideen ezagutza.

Horrez gain, lanpostua betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa eta adierazitako merituen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dira; halaber, egoki iritziz gero, nahi beste argitalpen, txosten edo beste edozein dokumentu ere aurkeztu ahalko du.

Laugarrena.– Deialdi honen ebazpena Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren aginduz izango da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 25a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

ERANSKINA

Deitutako lanpostua:

– Izena: Goi-kargudunaren idazkaria (1001 kodea, 29. dotazio-zenbakia).

–Lekua: Aurrekontu Zuzendaritza. Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

–Lantokia: Vitoria-Gasteiz.

–Kidegoa: C1 edo D1.

–Maila: 18.

–Berariazko osagarria: 7071,06 euro.

–Hizkuntza Eskakizuna: 2.

–Derrigortasun data: —

Betebeharrak:

– C1 edo D1 kidegoetakoa izatea.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrarien kidegoko edo Administrari Laguntzaileen kidegoko karrerako funtzionarioa izanik, jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan eta seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

– Halaber, aipatutako kidegoetako funtzionarioak nahitaezko eszedentzian, beste administrazio publiko batean lanean, funtzio-gabetuta edo borondatezko eszedentzian badaude, jarduneko zerbitzura itzuli ahal izango dira prozedura honen bidez, baldin eta egon diren egoerari dagokion epea bete badute.

– Administrarien Kidegoari edo Administrari Laguntzaileen Kidegoari dagozkion jardueretan urte bat edo urte biko lan esperientzia izatea.


Azterketa dokumentala