Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2003ko apirilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Gipuzkoako Foru Aldundia
2115

IRAGARKIA, hasierako onarpena duen Zarautz-Azpeitia (Urola kosta) Jardute Eremuko Lurraldearen Zatiko Plana jendaurrean erakusteko epea luzatzeko dena.

Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean egin eta 2003ko urtarrilaren 14ko erabakiaren bidez hasteko onartutako Zarautz-Azpeitia (Urola Kosta) Jardute Eremuko Lurraldearen Zatiko Plana jendaurrean erakusteko epea luzatzea erabaki zuen 2003ko martxoaren 25eko Diputatuen Kontseiluak.

Ondorioz, jendaurrean erakusteko tramitea 2003ko apirilaren 30ean amaituko da. Epe horren barruan, korporazio, elkarte eta partikular interesatuek planaren edukinari buruz egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzakete aipatutako edozein administraziotan edo Jardute Eremuko udalerrietako udaletan.

Donostia-San Sebastián, 2003ko martxoaren 26a.

Foru diputatua,

KORUKO AIZARNA REMENTERIA.

Diputatuen Kontseiluak, 2003ko martxoaren 25eko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta horren edukina ematen da ondoren argitara:

Diputatuen Kontseiluak 2003ko urtarrilaren 14ko batzarraldian erabaki zuen hasteko onartzea Zarautz-Azpeitia (Urola Kosta) Jardute Eremuko Lurraldearen Zatiko Plana eta, halaber, jendaurrean erakustea bi hilabeteko epean.

Dokumentu hori jendaurrean erakusteko tramitea hasteko erabakia Euskal Herriko, Gipuzkoako eta Estatuko Aldizkari Ofizialetan argitaratu zen, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoan gehien saltzen diren egunkarietan ere.

Herritar gehiagok eta interesa duten entitate publiko eta pribatuek parte hartzeko aukera izan dezaten, egokitzat jotzen dugu jendaurrean erakusteko epea apirilaren 30 arte luzatzea.

Dokumentua jendaurrean erakusteko epea luzatzeko erabakiari 2003ko urtarrilaren 13ko batzarraldian hartutako jatorrizko erabakiari egindako publizitate bera egingo zaio.

Horregatik, tramitazioa Foru Aldundiaren eskuduntzakoa denez, Diputatuen Kontseiluak, Obra Hidraulikoetako eta Hirigintzako diputatuaren proposamenez, eta eztabaidatu ondoren,

ERABAKI DU:

Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean egin eta 2003ko urtarrilaren 14ko Diputatuen Kontseiluak hasteko onartutako Zarautz-Azpeitia (Urola Kosta) Jardute Eremuko Lurraldearen Zatiko Plana jendaurrean erakusteko epea luzatzea.

Ondorioz, jendaurrean erakusteko tramitea 2003ko apirilaren 30ean amaituko da. Epe horren barruan, korporazio, elkarte eta partikular interesatuek planaren edukinari buruz egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzakete.

Erabaki honen aurka ezin da errekurtsorik jarri, Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzeko prozeduraren tramitea baita.

Donostia-San Sebastián, 2003ko martxoaren 26a.

Foru diputatua,

KORUKO AIZARNA REMENTERIA.


Azterketa dokumentala