Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2003ko apirilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
2109

AGINDUA, 2003ko martxoaren 25ekoa, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuarena, hasiera batean onartutako Debabarreneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planaren jendaurreko erakustaldia luzatzen duena.

2003ko urtarrilaren 14ko Aginduaren bidez Debabarreneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planari hasierako onarpena ematea eta bi hilabeteko epean jendaurrean jartzea erabaki zen.

Jendaurreko erakustaldiaren izapidea irekitzeko erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoa eta Bizkaio lurralde historikoetako aldizkari ofizialetan argitaratu da, baita Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Autonomia Erkidegoan gehien irakurtzen diren egunkarietan ere.

Interesa duten herritar eta erakunde publiko eta pribatu gehienek parte hartzeko aukera izan dezaten, bidezkotzat jo da jendaurreko erakustaldia datorren apirilaren 30era arte luzatzea.

Jendaurreko erakustaldia luzatzeko agindu hau 2003ko urtarrilaren 14an emandako hasierako agindua bezalaxe emango da argitara.

Horrenbestez, izapideak egitea Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburu honen eskumena denez, honako hau,

EBATZI DUT:

Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak batera landu duten eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburu honen 2003ko urtarrilaren 14ko Aginduak hasierako onarpena eman zion Debabarreneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planaren jendaurreko erakustaldia luzatzea.

Horren ondorioz, jendaurreko erakustaldiaren izapidea 2003ko apirilaren 30ean amaituko da. Aldi horretan, interesa duten korporazio, elkarte eta partikularrek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte planaren edukiaren gainean.

Erabaki honen aurka ez dago errekurtsoa jartzerik, Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzeko prozeduraren barruko izapide-egintza bat baita.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 25a.

Lurralde Antolamendu

eta Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala