Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2003ko apirilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2108

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: "Agindua, otsailaren 10ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Arrigorriagan AC-1eko Sektoreko Santa Isabel kaleko 17-18-19 zenbakietan 73 etxebizitza sozial esleitzeko hainbat zehaztasun finkatzen dituena".

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2 a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Arrigorriagan AC-1eko Sektoreko Santa Isabel kaleko 17-18-19 zenbakietan 73 etxebizitza sozial esleitzeko hainbat zehaztasun finkatzen dituen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren otsailaren 10eko Agindua 2003ko otsailaren 17an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (33. zk.), eta bertan huts batzuk gertatu direnez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

– Xedatutakoaren lehenengo puntuan, 2341.orrialdean, honakoa dioenean:

"Arrigorriagako udalerrian 73 etxebizitza sozial esleituko dira. Birralojatzearen ondorioz 37 etxebizitza kenduko dira eta premia berezien arabera etxebizitza 1 bazter utziko da."

Honakoa behar du:

"Arrigorriagako udalerrian 73 etxebizitza sozial esleituko dira. Birralojatzearen ondorioz 37 etxebizitza kenduko dira eta premia berezien arabera etxebizitza 5 bazter utziko dira."

– Xedatutakoaren hirugarrengo puntuan, 2341.orrialdean, honakoa dioenean:

"Esleitu beharreko etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira:

– 25 etxebizitza 35 urtetik beherako bizikidez osaturiko elkarbizitza unitateentzat.

– Etxebizitza 1 adin txikiko seme-alabak euren ardurapean dituzten emakume eta guraso bakarreko unitateentzat.

– 2 etxebizitza mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak."

Honakoa behar du:

"Esleitu beharreko etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira:

– 22 etxebizitza 35 urtetik beherako bizikidez osaturiko elkarbizitza unitateentzat.

– Etxebizitza 1 adin txikiko seme-alabak euren ardurapean dituzten emakume eta guraso bakarreko unitateentzat.

– 2 etxebizitza mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak."


Azterketa dokumentala