Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2003ko apirilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2107

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: "Agindua, otsailaren 10ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Bergarako udalerrian, 12 Areako 1, 1, 2 blokean babes ofizialeko 18 etxebizitza esleitzeko hainbat zehaztasun finkatzen dituena".

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2 a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Bergarako udalerrian, 12 Areako 1, 1, 2 blokean babes ofizialeko 18 etxebizitza esleitzeko hainbat zehaztasun finkatzen dituen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren otsailaren 10eko Agindua 2003ko otsailaren 17an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (33. zk.), eta bertan huts bat gertatu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

– Xedatutakoaren lehenengo puntuan, 2351. orrialdean, honakoa dioenean:

"Bergarako udalerrian babes ofizialeko 18 etxebizitza esleituko dira, eta horietako 7 birralojatze eta premia berezietarako baztertuko dira."

Honakoa esan behar du:

"Bergarako udalerrian babes ofizialeko 18 etxebizitza esleituko dira, eta horietako 9 birralojatze eta premia berezietarako baztertuko dira."

– Xedatutakoaren hirugarrengo puntuan, 2351. orrialdean, honakoa dioenean:

"Esleitu beharreko etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira:

– 8 etxebizitza 35 urtetik beherako bizikidez osaturiko elkarbizitza unitateentzat.

– Etxebizitza 1 adin txikiko seme-alabak euren ardurapean dituzten emakume eta guraso bakarreko unitateentzat.

– Etxebizitza 1 mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak."

Honakoa esan behar du:

"Esleitu beharreko etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira:

– 6 etxebizitza 35 urtetik beherako bizikidez osaturiko elkarbizitza unitateentzat.

– Etxebizitza 1 adin txikiko seme-alabak euren ardurapean dituzten emakume eta guraso bakarreko unitateentzat.

– Etxebizitza 1 mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak."


Azterketa dokumentala