Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2003ko apirilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2105

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: "Agindua, otsailaren 10ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Sopuertako Llantada de Mercadillon, 1.5. Egoitza-Sektorean, babes ofizialeko 23 etxebizitza esleitzeko hainbat zehaztasun finkatzen dituena".

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2 a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Sopuertako Llantada de Mercadillon, 1.5. Egoitza-Sektorean, babes ofizialeko 22 etxebizitza esleitzeko hainbat zehaztasun finkatzen dituen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren otsailaren 10eko 2003ko otsailaren 17an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (33. zk.), eta bertan huts batzuk gertatu direnez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

– Aginduaren laburpen eta tituluan, 2348. orrialdean, honakoa dioenean:

«AGINDUA, 2003ko otsailaren 10ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Sopuertako Llantada de Mercadillon, 1.5. Egoitza-Sektorean, babes ofizialeko 22 etxebizitza esleitzeko hainbat zehaztasun finkatzen dituena.»

Honakoa esan behar du:

«AGINDUA, 2003ko otsailaren 10ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Sopuertako Llantada de Mercadillon, 1.5. Egoitza-Sektorean, babes ofizialeko 23 etxebizitza esleitzeko hainbat zehaztasun finkatzen dituena.»

– Gertakarien bigarren puntuan, 2348. orrialdean, honakoa dioenean:

«Babes ofizialeko 22 etxebizitza horien sustapena Llantada de Mercadilloko 1.5. Egoitza-Sektorean kokatuta dago (Sopuerta), Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, SA (VISESA) Baltzu Publikoak sustatzen du eta aipatu aginduak arautzen duen prozedura zaio aplikagarri.»

Honakoa esan behar du:

«Babes ofizialeko 23 etxebizitza horien sustapena Llantada de Mercadilloko 1.5. Egoitza-Sektorean kokatuta dago (Sopuerta), Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, SA (VISESA) Baltzu Publikoak sustatzen du eta aipatu aginduak arautzen duen prozedura zaio aplikagarri.»

– Xedatutakoaren lehenengo puntuan, 2349. orrialdean, honakoa dioenean:

«Sopuertako udalerrian babes ofizialeko 22 etxebizitza esleituko dira.»

Honakoa esan behar du:

«Sopuertako udalerrian babes ofizialeko 23 etxebizitza esleituko dira.»


Azterketa dokumentala