Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2003ko apirilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Lea Artibaiko Mankomunitatea
2100

IRAGARKIA etxez etxeko laguntzaile-lanposturako lau langile kontratatzeko oinarriak onartzeari buruzkoa (lan-kontratuko langileak, lanaldi partzialean).

Lehenengoa: Deialdiaren helburua.–

Deialdi honen helburua da lehiaketa-oposizio sistemaren bidez hautaketa-probetarako deialdia egitea Lea Artibaiko Mankomunitatearen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko (EELZ) etxez etxeko laguntzaile-lanpostuan lan-kontratuko lau langile finko hartzeko, deialdiaren oinarri berezietan (eranskinetan) ezarritako baldintzekin.

Esanbidez eta berariaz adierazten da Epaimahaiak aukeratutako hautagai-kopurua ez dela deitutako lanpostu-kopurua baino handiagoa izango.

Era berean, lanpostua lortzen ez duten hautagaiek Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko Lan Poltsan sartuko dira. Lan Poltsa horretara joko da etxez etxeko laguntza-zerbitzuak aldi baterako langilerik behar badu. Organo eskudunak onetsiko ditu poltsa horren funtzionamendu-arauak.

Bigarrena: Hautagaiek bete beharreko baldintzak.–

Hautaketa-prozesuetan parte hartzeko, nahitaezkoa izango da:

a) Europar Batasunaren kide den estatuetako bateko nazionalitatea izatea, edo, Europar Batasunak egindako eta Estatu Espainiarrak berretsitako nazioarteko tratatuei jarraiki, langileen zirkulazio askea ezarri ahal zaion estatuetako bateko nazionalitatea izatea.

Era berean, Europar Batasuneko nazionalitatea duen pertsonaren ezkontideak ere parte hartu ahal izango du, baldin eta zuzenbidez banandurik ez badago. Halaber, Europar Batasuneko nazionalitatea duen pertsonaren ondorengoek eta bere ezkontidearenek ere esku hartu ahal izango dute, ezkontideak zuzenbidez banandurik ez badaude eta ondorengoak hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere gurasoen kontura bizi badira.

Orobat, aurreko paragrafoko egoeran ez dauden eta Estatu Espainiarrean bizi diren atzerritarrek parte hartu ahal izango dute. Horiek, lanpostuetarako hautatuak izanez gero, kontratua formalizatu aurretik, kontratuaren xede den jarduera egiteko administrazio-baimena dutela egiaztatu beharko dute.

b) Hemezortzi (18) urte beteta izatea, eta nahitaezko erretirorako adinera iritsi gabe egotea.

c) Gaitz edo minusbaliotasun fisiko edota psikikorik ez izatea dagozkion zereginei aurre egiteko.

d) Diziplinako espediente bidez Estatuko, Autonomia Erkidegoko edo Tokiko Administraziotik baztertuta ez egotea.

e) Deialdiaren oinarri berezietan adierazitako gidabaimena izatea.

f) Ibilgailua edukitzea, erabiltzaileen etxeetara heltzeko premiazkoa denean hiri barruan bizi ez direlako.

Baldintza horiek guztiak, gehienez jota, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako beteta egon beharko dira, eta, jakina, kontratazioa egiten denerako ere bai. Salbuespenak, gidabaimena eta ibilgailua edukitzea izango dira, horiek kontratazioa egiteko unean eduki beharko baitira. Halaber, dagokion eranskinean bestelakorik xedatzen ez bada, hautaketa-prozesu bakoitzaren eskakizun bereziak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean bete beharko dira.

Hirugarrena: Eskabideak nola aurkeztu.–

Hautagaiek egutegiko hogei eguneko epea izango dute hautaketa-prozesurako eskabideak aurkezteko, oinarrien laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita.

Eskabideak epe horretan eta Lea Artibaiko Mankomunitateko lehendakariari zuzenduta aurkeztuko dira, Erakundearen Erregistroan (Markina-Xemein, Patrokua Jauregia, Xemein etorbidea, 13). Ordutegia honako hau da: 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, egun horiek lanegunak badira Lea Artibaiko Mankomunitatearentzat. Honako agiri hauek aurkeztuko dira:

1.– Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia

2.– Zinpeko aitorpena, hautagaia kargu publikoak betetzeko gaitasunik gabe ez dagoela eta diziplinako espediente bidez Administrazio Publikoaren zerbitzutik baztertuta ez dagoela aditzera ematen duena.

3.– Zinpeko aitorpena, hautagaia Administrazio Publikoen Zerbitzupeko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legeak ezarritako bateraezintasun-kausetan sartuta ez dagoela aditzera ematen duena.

4.– Deialdian eskatutako baldintza orokor eta berezien (tituluak…) frogagiriak.

5.– Alegatutako merituen zerrendaren adierazpena, eta meritu horien frogagiriak. Lehen adierazitako epean alegatutako eta egiaztatutako merituak hartuko dira aintzat, ez besterik. Epe horretan alegatu arren, geroago egiaztatu diren merituak ere ez dira kontuan hartuko.

Halaber, Administrazio Publikoen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak ezarritako lekuetan ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

Laugarrena: Hautagaiak onartzea.–

Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, Lea Artibaiko Mankomunitateko lehendakariak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta argitaratuko du Mankomunitatearen iragarki taulan eta Mankomunitatea osatzen duten herrietako iragarki tauletan, egutegiko hamabost eguneko epean. Bazter utzitako hautagaiek egutegiko hamar eguneko epea izango dute, behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik hasita, dauden akatsak zuzentzeko edota aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Epe hori bukatutakoan, Lea Artibaiko Mankomunitateko lehendakariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta argitaratuko du. Ebazpen horren aurka, dagokion errekurtsoa jarri ahal izango da. Hautaprobak egiten diren egunetan, errekurtsoa ebatzi gabe badago, ukitutako hautagaiek azterketa egin ahal izango dute, baina azterketa horrek ez du baliorik izango errekurtsoa atzera botatzen badute.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzen denean, oposizioaren lehen ariketa zein egunetan, zein ordutan eta zein lekutan egingo den adieraziko da, baita Kalifikazio Epaimahaiko kideak nortzuk izango diren ere.

Bosgarrena: Kalifikazio epaimahaia.–

Kalifikazio Epaimahaia osatuko duten kide guztien izenak Lea Artibaiko Mankomunitatearen iragarki-oholean argitaratuko dira, lehendakariaren dekretuaren bidez.

Nolanahi ere, Epaimahaiak aholkulariak hartu ahal izango ditu, hautaproba guztietan edo batzuetan aritzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko.

Epaimahaiko kideek, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. artikuluan ezarritako inguruabarretariko bat gertatzen denean, uko egin beharko diote parte hartzeari eta Mankomunitateko lehendakariari eman beharko diote horren berri. Hautagaiek, aurreko artikuluan aipatutako inguruabarren bat gertatzen denean, kideak ezetsi ahal izango dituzte, Lege horrek 29. artikuluan ezarritakoari jarraiki.

Epaimahaiko kide guztiek hitza eta botoa izango dituzte, Lehendakariak izendatutako teknikoek eta idazkariak izan ezik, hauek ez baitute boto emateko eskubiderik izango. Epaimahaiaren erabakiak bertaratutakoen botoen gehiengoak hartuko ditu, eta, berdinketa egonez gero, epaimahaiburu diharduenaren botoak erabakiko du.

Epaimahaiak dagozkion ordezkoak izango ditu. Horiek, titularrak bezala, izendatu egin beharko dira.

Epaimahaiko kideen erdia baino gehiago bertaratzen ez bada –kide horiek titularrak edo ordezkoak izan–, Epaimahaia ezingo da eratu eta ezingo du jardun.

Oinarri hauetan ezarri ez den guztirako, Epaimahaiak ahalmen osoa du sor daitezkeen zalantzak argitu, eta deialdiaren funtzionamendu egokia bermatzeko erabakiak hartzeko.

Berariaz besterik xedatzen ez bada, euskararen ezagutza neurtzeko hautaprobako epaimahaiko kideen osaerak ondorio horretarako baizik ez du baliorik izango.

Seigarrena: Hautaketa prozesuaren hasiera eta garapena.–

Lea Artibaiko Mankomunitatearen iragarki-taulan argitaratuko da oposizioaren ariketak zein tokitan eta zein egunetan egingo diren.

Hautagaiei ariketa bakoitzerako deialdi bakarra egingo zaie. Bertaratzen ez direnak baztertuta geratuko dira; salbuespen izanik, horretarako funtsezko arrazoiren bat izatea, eta epaimahaiak aintzat hartzea.

Hautagaiek zein ordenatan arituko diren zozketa bidez ezarriko da. Zozketa hau hautagaien aurrean egingo da, bigarren ariketa egingo den egunean epaimahaiak ezarritako erara.

Hautaketa-prozesuaren edozein unetan, Epaimahaiak hautagairen batek deialdiko eskakizun guztiak betetzen ez dituela jakiten badu, interesdunari entzunaldia eginda, bazter utziko du, eta, egun berean, hautaketa-prozesurako deialdia egin duen aginteari horren berri emango dio.

Zazpigarrena: Hautaketa prozesua.–

Hautagaiak eranskinean adierazitako sistemaren bidez aukeratuko dira.

Oposizio-aldiko ariketa bakoitzaren eta, hala behar denean, lehiaketa-aldian hitzartutako merituen kalifikazioak jakiteko, Epaimahaiko kideek emandako puntuen batuketa egingo da, eta batuketaren guztizkoa kide-kopuruaren artean zatituko da. Koziente hori hautagai bakoitzaren azken kalifikazioa izango da.

Sailkapen-ordena jakiteko, oposizio-aldian lortutako puntuazioen batuketa hartuko da kontuan (ariketa bakoitzaren puntuazioen batuketa), eta, hala dagokionean, baita lehiaketa-aldian lortutakoena ere (meritu bakoitzaren puntuazioen batuketa).

Berdinketa egonez gero, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan, hurrenez hurren, ordena finkatze aldera: lehenik, oposizio-aldian puntu gehien lortu duena; bigarrenez, lehen ariketan (euskara-proba kenduta) puntu gehien lortu duena; hirugarrenez, Toki Administrazioaren zerbitzuan denbora gehien eman duena; laugarrenez, beste administrazio publiko batzuen zerbitzuan denbora gehien eman duena; eta, bosgarrenez, zozketa egingo da epaimahaiak ezarritakoaren arabera.

Ariketen puntuazioa erabakitzen den egunean bertan emango da aditzera.

Zortzigarrena: Hautaketa prozesuaren emaitzak.–

Hautagaien kalifikazioarekin bukatutakoan, Epaimahaiak kontratazio-proposamena bidaliko dio Lea Artibaiko Mankomunitateko lehendakariari, eta hautagai bakoitzaren sailkapena eta lekua adieraziko dizkio.

Bederatzigarrena: Gorabeherak.–

Oinarri honetan xedatu ez den guztiari dagokionez, Epaimahaiak ahalmena du sortzen diren zalantzak argitzeko eta hartu beharreko erabakiak hartzeko hautaketa-prozesua behar bezala egite aldera.

Interesdunek deialdia bera, deialdiaren oinarriak, eta hortik eta Epaimahaiaren jardueratik sortutako administrazio-egintza guztiak aurkaratu ahal izango dituzte, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritako kasuetan eta eran.

Oinarri hauek ezartzen ez dutenari dagokionez, honako hauek egongo dira indarrean: Estatuko Administrazioaren zerbitzuko Langileen Sarrerarako Araudi Orokorra, Toki Jaurpidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretua, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legea eta ezarri ahal diren gainerako xedapenak.

Otsailaren 10eko 352/1986 Errege Dekretuak 5.1. artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren babesean, Epaimahaiak ahalmena du deialdi honetako hautaprobak egoki irizten duen moduan egokitzeko, bai denborari bai baliabideei dagokienez, baldin eta hautagairen bat elbarria bada eta eskabidean horrela adierazi badu, eta, halaber, era horretan probaren edukia indargabetzen ez bada eta bertan eskatu beharreko gaitasun-maila gutxitzen edo urritzen ez bada.

Hamargarrena: Agiriak nola aurkeztu.–

Hautaketa-prozesuan lanpostua lortu duten hautagaien izendapena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Hori alde batera utzita, proposatutako hautagaiak deialdi honetan eskatutako baldintzen egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu Lea Artibaiko Mankomunitatearen Idazkaritzan, egutegiko hogei (20) eguneko epearen barruan, behin betiko kalifikazioen zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, lehenago aurkeztu ez baditu; agiriok honako hauek dira:

– Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

– Eskola-ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua.

– Gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua.

– Zinpeko aitorpena, hautagaia diziplinako espediente bidez administrazio publikoren batetik baztertuta ez dagoela, eta Administrazio Publikoaren zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legeak eta Estatuko Administrazioaren zerbitzutan diharduten langileei ezarri ahal zaizkien bateraezintasunen gaineko apirilaren 30eko 598/1985 Errege Dekretuak ezarritako ezgaitasun- eta bateraezintasun-kausetan erori ez dela aditzera ematen duena.

– Lea Artibaiko Mankomunitateak izendatutako zerbitzu medikuak luzatutako ziurtagiria, hautagaiak dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzeko gaitz edota akats fisiko zein psikikorik ez duela egiaztatzen duena.

Aipatutako epearen barruan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, hautagaiak deialdian eskatzen diren baldintzen agiriak aurkezten ez baditu, edota agiri horiek aztertuta baldintzaren bat betetzen ez duela ikusten bada, kontratua ezin izango da formalizatu, eta jarduera guztiak deuseztatuko dira, betiere, eskabidean gezurra esateagatik sor daitekeen erantzukizunaren kalterik gabe. Kasua hori balitz, organo eskudunak hautaketa-prozesua gainditu eta azken puntuazio-ordenari jarraiki hurrengo tokia betetzen duen hautagaiaren aldeko izendapena egingo luke.

Epaimahaiak kontratatzeko proposatu dituenen artetik Lea Artibaiko Mankomunitateko lehendakariak izendatutako langileek, puntuazioaren hurrenkerari jarraiki, Lea Artibaiko Mankomunitateak eskainitako lau lanpostuetako bat hautatuko dute.

Langile horiek Lea Artibaiko Mankomunitateko langileak izango dira, eta ez zerbitzua egiten duten udalerriko udal-langileak. Edozein unetan, zerbitzuaren premiak direla-eta horrela behar denean, langile horiek Lea Artibaiko Mankomunitateko kide den eta etxez etxeko zerbitzua mankomunatuta duen beste udalerri batera lekualdatu ahal izango dira, betiere, Lea Artibaiko Mankomunitateko teknikariek udalerri baten eta bestearen zerbitzu-premiak justifikatu ondoren.

Hamaikagarrena: Praktikaldia.–

6 hilabeteko praktikaldia ezartzen da, kontratua sinatu ondoren hasita.

Epe honetan aztertuko da hautagaiaren egokitasuna lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzerakoan. Horretarako, hautagaiak lehenengo lana egingo duen udalerriko Gizarte Laguntzailea izendatuko da tutorea, zeinek jakinaraziko dio kasu bakoitzeko zereginak.

Sei hilabeteko epealdi hau bukatu baino lehen, lan egiten duen udalerriko Gizarte Laguntzaileak txostena aurkeztu beharko du hautagaiak lanpostuaren eginkizunak betetzeko egokitasunari buruzkoa. Horren ondoren, Lea Artibaiko Amankomunazgoko Lehendakariak kontratuarekin jarraitzeko aldeko edo kontrako erabakia hartuko du eta horrela ezarriko du lanpostuaren finkotasuna.

I. ERANSKINA

1.– Ateratako lanpostuak.–

Etxez Etxeko Laguntzaileak, lau lanpostu, lan-erregimen finkokoak eta lanaldi partzialekoak (lanaldiaren +/- %70), E taldeari dagokion kategoriakoak, 14 mailako lanpostu-mailako osagarriarekin eta 487,16 euro (lanaldiaren %100a) euroko berariazko osagarriarekin hilean. Lea Artibaiko Mankomunitateak behin betiko lanaldia ezarriko du, udalerri bakoitzaren Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren premiak aztertutakoan.

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua EELZko onuradunen etxe bakoitzean ematen da; hortaz, onuradunen etxeen arteko joan-etorriak etxez etxeko laguntzailearen kontura izango dira. Lea Artibaiko Amankomunazgoak joan-etorri hauengatik ordaindu egingo dio dagokion organo eskudunak ezarritakoaren arabera.

Etxez etxeko laguntzaileak egin beharreko zereginak honako hauek dira:

1.– Laguntza ematea:

. Zainketa pertsonala: higiene pertsonala, arropa janztea eta eranztea, jaikitzen eta oheratzen laguntzea, komunikatzea, zainketa eta sendaketa txikiak egitea osasun-arduradunaren kontrolpean.

. Etxeko laguntza: etxea eta sarrera garbitzea, arropa garbitzea, lisatzea eta zaintzea, erosketak egitea, janaria prestatzea eta antzeko beste zeregin batzuk egitea.

2.– Prebentzioa: dieta kontrolatzea eta botikak ematea medikuak aginduta eta medikuaren kontrolpean.

3.– Orientazioa:

. Garbitzeko eta jateko ohiturak aldatzea.

. Antolakuntza eta etxeko ekonomia.

. Administrazio-kontuak (pentsioa kobratzea, ohar teknikoak, etab…).

. Erabiltzaileei gizartean txertatzeko laguntza ematea.

4.– Hirugarren adinekoentzako beste laguntza-zerbitzuen jarduera osagarriak egitea, gizarte-laguntzaileak bere ardurapean utzitakoak: adibidez, erabiltzaileen etxeetara joatea haien bila eta eguneko zentrora eramatea, eta alderantziz, etab.

5.– Gizarte-laguntzaileak bere ardurapean utzitako beste zeregin batzuk egitea, lanposturako eskatzen den kualifikazioarekin bat datozenak.

2.– Baldintza bereziak.–

. Eskola-ziurtagiria izatea.

. B1 gidabaimena izatea.

. Ibilgailua edukitzea.

. Euskararen 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izatea.

3.– Kalifikazio Epaimahaia.–

Epaimahaiburua: Mankomunitateko lehendakaria edo bere ordez izendatutako Mankomunitateko kidea.

Epaimahaikideak:

Hitza eta botuarekin:

– Gizarte Ongizateko batzorde burua edo bere ordez izendatutako batzordeko kidea.

– Pertsonal batzordeak izendatutako ordezkari politiko bat.

– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari bat.

– Mankomunitateko langileen ordezkari bat.

Hitza bai eta botorik gabe:

– Lehendakariak izendatutako teknikari bat.

– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari bat Euskarako probarako.

– Lea Artibaiko Mankomunitateko Lehendakariak izendatutako teknikariak, oposizio-aldiko ariketarako egoki iritzitakoak.

Idazkaria: Lea Artibaiko Mankomunitatekoa

4.– Hautaketa-prozedura.–

Hautagaiak lehiaketa-oposizioaren sistemaren bidez aukeratuko dira.

OPOSIZIO ALDIA

Honako ariketa hauek egingo dira:

Lehenengo ariketa: Euskarazko proba (nahitaezkoa eta baztertzailea): Hautagaiek Euskararen 1. hizkuntza-eskakizuna dutela egiaztatu beharko dute edo, bestela, hautaketa-prozesuan helburu horretarako ezarritako proba egin beharko dute. Hautagaiek hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen ez badute, hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira.

Bigarren ariketa (nahitaezkoa): Hautagaiek idatziko proba bat egingo dute erantsitako gaiei buruzkoa, Epaimahaiak zehaztutakoa Lea Artibaiko Mankomunitateak izendatutako teknikariaren aholkuarekin. Ariketa honen puntuazioa 0 eta 20 puntu bitartekoa izango da.

Hirugarren hariketa (nahitaezkoa): Ustezko praktiko baten ebazpena izango da. Froga hori hautagaiek beteko duten lanpostuarekin zerikusia duten oinarrizko gaiei buruzkoa izango da, eta Epaimahaiak zehaztutakoa Lea Artibaiko Amankomunazgoak izendatutako teknikariaren aholkuarekin. Ariketa honen puntuazioa 0 eta 20 puntu bitartekoa izango da.

Laugarren ariketa (nahitaezkoa): Hautagaiek test psikotekniko eta psikologiko batzuk egingo dituzte, bete beharreko lanposturako zenbateraino diren egokiak jakiteko. Horrekin batera, Mankomunitateak proba honetarako izendatutako teknikariak banan-banan elkarrizketatuko ditu hautagaiak. Puntuazioa 0 eta 20 puntu bitartekoa izango da.

Bostgarren ariketa (nahitaezkoa): Epaimahaiak elkarrizketa egingo die hautagaiei, hautagaiak lanpostuaren zereginak betetzeko prest dauden eta zenbateraino diren egokiak jakiteko. Elkarrizketa horren puntuazioa 0 eta 15 puntu bitartekoa izango da.

Oposizio-aldian lortutako puntuazioen batuketa ez da 75 puntutik gorakoa izango. Era berean, partehartzaileek, gutxienez, 20 puntu lortu beharko dituzte hautaketa-prozesuan aurrera egin ahal izateko eta lan-poltsako zerrendan sartzeko.

LEHIAKETA ALDIA

Lehiaketaren aldian, hautagaiek eskabideak aurkezteko epean aipatu eta behar bezala egiaztatutako merezimenduak aztertu eta baloratuko dira (egindako lanen kasuan, Gizarte Segurantzako bizitza laboralaren ziurtagiria eskatuko da eta baita, enpresaren ziurtagiria non zehaztuko diren egindako lanak). Horretarako, dagozkien puntuak emango zaizkie, ondorengo merezimendu-baremoaren arabera:

a) Lea Artibaiko Mankomunitatean edo berau osatzen duten udalerrietan, etxez etxeko laguntzaile gisa egindako zerbitzuak: 1,2 puntu hiruhileko, eta gehienez 10 puntu.

b) Lea Artibaiko Mankomunitatea edo berau osatzen duten udalerriak ez diren beste administrazio publikoren batean, etxez etxeko laguntzaile gisa edo antzeko lanpostu batean egindako zerbitzuak: puntu bat hiruhileko, eta gehienez 7 puntu.

c) Enpresa pribatuetan etxez etxeko laguntzaile gisa edo antzeko lanpostuetan egindako zerbitzuak: puntu 0,8 hiruhileko, eta gehienez 6 puntu.

d) Eskatutako titulazioa gainditzen duen titulazioa, LH-1eko mailako osasun-arlokoa, klinikako laguntzailea edo antzeko bat, epaimahaiaren irizpidearen arabera etxez etxeko laguntzailearen lanpostuarekin zerikusirik badu: puntu 1 titulazio bakoitza, eta gehienez 2 puntu.

e) Lanpostuarekin zerikusia duten ikastaroak, erakunde ofizialek emandakoak: gehienez 5 puntu, eta honelaxe banatuta:

– 10-20 ordu arteko ikastaroak: puntu 1 ikastaro bakoitza.

– 21-40 ordu arteko ikastaroak: 1,1 puntu ikastaro bakoitza.

– 41-60 ordu arteko ikastaroak: 1,2 puntu ikastaro bakoitza.

– 61-80 ordu arteko ikastaroak: 1,3 puntu ikastaro bakoitza.

– 80 ordutik gorako ikastaroak: 1,4 puntu ikastaro bakoitza.

– Etxez Etxeko Laguntzailearen Diploma (200 ordu), Lea Artibaiko Mankomunitateak edota homologatutako beste edozein erakundek emandakoa: 2 puntu.

Lehiaketaren aldian lortutako puntuen batuketa ez da 30 puntutik gorakoa izango.

GAITEGIA

1.– Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua orokorrean. Helburuak. Mugak.

2.– Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko laguntzailearen zereginak eta zerbitzuak. Etxez etxeko laguntza zerbitzuko laguntzailearen eginkizuna

3.– Etxez etxeko laguntzailearen lotura. Familia. Auzokideak.

4.– Lan deontologia: kontutan eduki beharreko oinarriak. Sekretu profesionala

5.– Laguntzarako lanbideen nekea.

6.– Etxez Etxeko laguntza zerbitzua martxan jartzerakoan kontutan eduki behar diren arauak.

7.– Etxez etxeko laguntza taldea.

8.– Oheratutako edota gorputz-adarrak paralizatuta dutenen zainketa.

9.– Gorputzaren maneiua. Lesioak ekiditea.

10.– Hirugarren eta laugarren adina. Arazo nagusienak. Ohiko gorabeherak eta bere arreta

Markina-Xemein, 2003ko martxoaren 11.

Lehendakaria,

PEDRO AGUSTIN JUARISTI LENIZ.


Azterketa dokumentala