Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2003ko apirilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Donostia-San Sebastiángo Udala
2099

IRAGARKIA, Donostiako Udal Informatika Zentruko 2002ko lan eskaintza publikoari buruzkoa.

Donostiako Udal Informatika Zentruak bere funtzionarien plantilan 2002rako Lan Eskaintza Publikoen barnean dagoen ondoko lanpostu betegabea behin-betiko hornitzeko deialdia egin du.

KARRERAKO FUNTZIONARIEI DAGOZKIEN PLAZAK
2002RAKO LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

C Taldea.

Lanpostu kopurua: 1.

Hornidura sistema: Barne.

Lanpostuaren izena: Informatikako Instalazioren eta Komunikazioren Teknikari Laguntzailea.

Plazaren izena: Teknikari Laguntzailea.

Eskala: Administrazio Berezia.

Azpieskala: Teknikoa.

Mota: Teknikari Laguntzailea.

Aipatutako plazari dagozkion oinarriak 2003ko martxoaren 18ko 52.Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren.

Instantziak aurkezteko epea, deialdi honi dagokion iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera 15 lanegunekoa izango da.

Aipatutako deialdiari dagozkion hortik aurrerako iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Udal Informatika Zentruko Iragarki Taulan eta web orrialdean: www.donostia.org (Udal Informatika Zentrua) argitaratuko dira.

Donostia-San Sebastián, 2003ko martxoaren 18a.

Udal Informatika Zentruko zuzendaria,

SANTIAGO ZABALETA INSAUSTI.


Azterketa dokumentala