Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2003ko apirilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
2096

291/2003 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide taldean, ofiziala-igeltsero kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen zerrenda (lortutako puntuen arabera antolatutakoa) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen duena.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 339/2002 Ebazpenaren bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldean, ofiziala-igeltsero kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori uztailaren 5eko EHAAn, 127 zenbakian, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren abuztuaren 9ko 146/2002 Ebazpenaren bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldean, ofiziala-igeltsero kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetan parte hartzeko onartutako eta baztertutako behin betiko zerrenda onartu zen.

Deialdiko 5.3.1 oinarri-arauan xedatutakoaren ildotik, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak oposizio-aldia gainditu dutenen zerrenda, epaimahaiak onartutakoa, aginduko du argitaratzeko EHAAn. Zerrenda hori puntuazioaren arabera osatuko da.

Horregatik guztiagatik eta langileak direla-eta indarrean den legeriak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa,

EBATZI DUT:

Lehena.– EHAAn argitaratzeko agintzea pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide taldean, ofiziala-igeltsero kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen zerrenda, puntuazioaren arabera antolatutakoa. Zerrenda hori ebazpen honekin batera doan eranskinean argitaratzen da.

Aipatutako deialdiko 5.3.1 eta 5.3.2 oinarri-arauetan xedatutakoaren ildotik, gainditutakoen zerrendan ageri diren izangaiek hamar egun baliodun izango dituzte, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, ondoren aipatzen diren agiriak aurkezteko:

a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

b) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako eskola-graduatu, lanbide heziketako lehen mailako titulu edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioak emandako fedea edo titulu horiek jasotzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiriarena. Aurkeztutako tituluoi dagozkien ikasketa-merezimenduak Europako Batasuneko estaturen batean lortuak izanez gero, nahitaezkoa izango da Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak titulu horiek onartzeko emandako agindua ere aurkeztea.

Titulu-betekizuna betetzeaz salbuetsita egongo dira, barne sustapeneko txandan lehiatzen direla, beheragoko zuzeneko lanbide-taldean eta estatutario finko bezala bost urte baino gehiago zerbitzuan jardun dutenak.

c) Lan-esperientzia aitortzen duen jatorrizko ziurtagiria edo horren kopia kautoa, notarioak egina. Horretan ondokoak adieraziko dira: lan-denboraldietan izandako kategoria, lotura juridikoa eta taldea, baita noiztik (eguna, hila eta urtea) noiz arte egin duen lan ere (eguna, hila eta urtea). Ziurtagiri horrek zerbitzu sanitarioetako erakundeek edo dagokion administrazio publikoko organo eskudunek emana behar du izan, eta gainera, ebazpen honetako V. eranskinean jasotako ereduari jarraitu behar dio edo dagokion administrazio publikoak horrelakoetarako daukan ereduari. Halaber, gorago zehaztutakoetan egindako lan-denboraldiak ere zehaztu beharko ditu.

d) Balioetsi daitezkeen gainerako merezimenduen fotokopia konpultsatua, deialdiko oinarri-arauetako III. eta IV. eranskinetan jasotako baremoaren arabera balioesteko.

e) Barne sustapen bidez parte hartu duten izangaiek aurrekoez gain Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Sanitarioetako Erakundeko ahalmena duen organoak izenpetutako jatorrizko ziurtagiria ere aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horrek 3.4 oinarri-arauan eskatutakoak betetzen direla egiaztatuko du. Era berean, egun diharduen lanposturako izendapenaren eta lanpostuaz jabetzearen fotokopia konpultsatuak ere aurkeztu beharko dira.

5.3.3 oinarri-arauan ezarritakoaren ildotik, jatorrizkoak espresuki eskatzen ez badira, aurkezten diren gainerako agiriak fotokopia konpultsatu bidez egiaztatuko dira, eta balio izateko, datu hauek jaso beharko dituzte: data, konpultsatzailearen izen-abizenak, NANa eta irakurtzeko moduko izenpea.

Esperientzia profesionalari dagozkion merezimenduak izan ezik, deialdiko III. eta IV. eranskinetan jasotako gainerako beste merezimendu guztiak aintzat hartuko dira, baldin eta izangaiak balioetsiak baditu 4.3 oinarri-arauan ezarritako eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik berariaz egindako agiri baten bidez eta baldin eta, merezimenduok, ebazpen honetan agiriak aurkezteko zehaztutako epean alegatu eta egiaztatu badira.

Bigarrena.– Deialdiko 5.3.1 oinarri-arauan zehaztutakoaren ildotik, ebazpen honen aurkako erreklamazioa aurkeztu ahal izango zaio epaimahaiko lehendakariari. Horretarako 10 egun baliodun izango dira ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 13a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

Giza Baliabideetako zuzendaria,

M.ª JESÚS MÚGICA ANDUAGA.

I. ERANSKINA / ANEXO I
OPOSIZIOALDIA GAINDITU DUTENEN ZERRENDA
RELACIÓN DE APROBADOS FASE DE OPOSICION
OFIZIALA-IGELTSEROTZA / OFICIAL-ALBAÑILERÍA

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala