Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2003ko apirilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
2094

65/2003 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Santiago Ospitaleko zuzendari gerentearena, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide taldean, Inmunologiako mediku espezialisten kategoriako destinoak (Santiago Ospitalea, Arabako Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen zerrenda (lortutako puntuen arabera antolatutakoa) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen duena.

Santiago Ospitaleko zuzendari gerentearen ekainaren 24ko 203/2002 Ebazpenaren bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, Inmunologiako mediku espezialisten kategoriako destinoak (Santiago Ospitalea, Arabako Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori abuztuaren 26ko EHAAn, 160 zenbakian, argitaratu zen.

Santiago Ospitaleko zuzendari gerentearen urriaren 7ko 341/2002 Ebazpenaren bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, Inmunologiako mediku espezialisten kategoriako destinoak (Santiago Ospitalea, Arabako Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetan parte hartzeko onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartu zen.

Deialdiko 5.3.1 oinarri-arauan xedatutakoaren ildotik, Santiago Ospitaleko zuzendari gerenteak oposizio-aldia gainditu dutenen zerrenda, epaimahaiak onartutakoa, aginduko du argitaratzeko EHAAn. Zerrenda hori puntuazioaren arabera osatuko da.

Horregatik guztiagatik eta langileak direla-eta indarrean den legeriak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa,

EBATZI DUT:

Lehena.– EHAAn argitaratzeko agintzea pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide taldean, Inmunologiako mediku espezialisten kategoriako destinoak (Santiago Ospitalea, Arabako Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen zerrenda, puntuazioaren arabera antolatutakoa. Zerrenda hori ebazpen honekin batera doan eranskinean argitaratzen da.

Aipatutako deialdiko 5.3.1 eta 5.3.2 oinarri-arauetan xedatutakoaren ildotik, gainditutakoen zerrendan ageri diren izangaiek hamar egun baliodun izango dituzte, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, ondoren aipatzen diren agiriak aurkezteko:

a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

b) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntza eta Kirurgiako lizentziadun eta Inmunologiako mediku espezialistaren tituluen fotokopia konpultsatua edo notarioak emandako fedea edo titulu horiek jasotzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiriarena. Aurkeztutako tituluoi dagozkien ikasketa-merezimenduak Europako Batasuneko estaturen batean lortuak izanez gero, nahitaezkoa izango da Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak titulu horiek onartzeko emandako agindua ere aurkeztea.

c) Lan-esperientzia aitortzen duen jatorrizko ziurtagiria edo horren kopia kautoa, notarioak egina. Horretan ondokoak adieraziko dira: lan-denboraldietan izandako kategoria, lotura juridikoa eta taldea, baita noiztik (eguna, hila eta urtea) noiz arte egin duen lan ere (eguna, hila eta urtea). Ziurtagiri horrek zerbitzu sanitarioetako erakundeek edo dagokion administrazio publikoko organo eskudunek emana behar du izan, eta gainera, ebazpen honetako V. eranskinean jasotako ereduari jarraitu behar dio edo dagokion administrazio publikoak horrelakoetarako daukan ereduari. Halaber, gorago zehaztutakoetan egindako lan-denboraldiak ere zehaztu beharko ditu.

d) Balioetsi daitezkeen gainerako merezimenduen fotokopia konpultsatua, deialdiko oinarri-arauetako III. eta IV. eranskinetan jasotako baremoaren arabera balioesteko.

5.3.3 oinarri-arauan ezarritakoaren ildotik, jatorrizkoak espresuki eskatzen ez badira, aurkezten diren gainerako agiriak fotokopia konpultsatu bidez egiaztatuko dira, eta balio izateko, datu hauek jaso beharko dituzte: data, konpultsatzailearen izen-abizenak, NANa eta irakurtzeko moduko izenpea.

Lan eta argitalpen zientifikoei dagokienez, argitalpenaren aipamena jaso beharko da fotokopian. Bilera zientifikoetara egindako ekarpena izan, baina ekarpen hori argitaratu gabe badago, ordea, ekarpen horren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztuko da, zentro edo erakunde antolatzaileak emana.

Esperientzia profesionalari dagozkion merezimenduak izan ezik, deialdiko III. eta IV. eranskinetan jasotako gainerako beste merezimendu guztiak aintzat hartuko dira, baldin eta izangaiak balioetsiak baditu 4.3 oinarri-arauan ezarritako eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik berariaz egindako agiri baten bidez eta baldin eta, merezimenduok, ebazpen honetan agiriak aurkezteko zehaztutako epean alegatu eta egiaztatu badira.

Bigarrena.– Deialdiko 5.3.1 oinarri-arauan zehaztutakoaren ildotik, ebazpen honen aurkako idatzizko erreklamazioa aurkeztu ahal izango zaio epaimahaiko lehendakariari. Horretarako 10 egun baliodun izango dira ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 11.

Santiago Ospitaleko zuzendari gerentea,

LUIS DE LA TORRE MUÑOZ.

I. ERANSKINA / ANEXO I
OPOSIZIOALDIA GAINDITU DUTENEN ZERRENDA
RELACIÓN DE APROBADOS FASE DE OPOSICION
BFE INMUNOLOGIA / FEA INMUNOLOGIA

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala