Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2003ko apirilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2082

HUTSEN ZUZENKETA, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2003ko martxoaren 12ko Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunetan aritzeko diren lan-kontratuko langile finkoen postuak —garbiketako langileak— betetzeko hautaketa-prozesuko hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrenda osagarria aditzera eman zen, eta gainditu eta hautatutako izangaiek agiriak aurkezteko epea ezarri zen.

2003ko martxoaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (63 zk.), akats informatiko bat tarteko, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2002ko urriaren 16ko Ebazpena argitaratu zen, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunetan aritzeko diren lan-kontratuko langile finkoen postuak —garbiketako langileak— betetzeko hautaketa-prozesuko hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrenda osagarria aditzera eman zuena, eta gainditu eta hautatutako izangaiek agiriak aurkezteko epea ezarri zuena. Baina 2003ko martxoaren 12ko Ebazpena argitaratu behar zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunetan aritzeko diren lan-kontratuko langile finkoen postuak —garbiketako langileak— betetzeko hautaketa-prozesuko hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrenda osagarria aditzera ematekoa eta gainditu eta hautatutako izangaiek agiriak aurkezteko epea ezartzekoa.

Akatsa nabarmena da, lehena 2002ko urriaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (204 zk.) argitaratu baitzen. Horregatik, osorik argitaratu behar da bigarrena.

Ebazpena, 2003ko martxoaren 12koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunetan aritzeko diren lan-kontratuko langile finkoen postuak —garbiketako langileak— betetzeko hautaketa-prozesuko hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrenda osagarria adiera ematen duena, eta gainditu eta hautatutako izangaiek agiriak aurkezteko epea ezartzen duena.

2001eko irailaren 3ko Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan eta bere erakunde autonomiadunetan aritzeko diren lan-kontratuko langile finkoen postuak —garbiketako langileak— Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailekoak, hain zuzen, betetzeko hautaketa-prozesurako deia egin zen. Agindu hori 2001eko irailaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.

Hautaketa-prozesu horretan, hautaketa-prozesuan bere partaidetzari dagozkion eskubideei uko egin zieten izangai batzuk, eta, horren ondorioz, hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrenda osagarria argitaratu zen.

Horren aurkako erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, inolako erreklamaziorik jaso gabe, epaimahaiak hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrenda osagarria onartu egin du. Deialdiaren oinarrien 8.4 atala betetzeko, zerrenda hori Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak argitaratu behar du.

Era berean, deialdiaren oinarien 9. atalaren arabera, gainditu eta hautatutako izangai berriari egutegiko 20 eguneko epea eman behar zaio, hautaketa-prozesuan parte hartzeko gaitasuna egiaztatzen duten agiriak, eta adierazitako merezimenduak egiaztatzen dituzten jatorrizko agiriak —edo horien kopia konpultsatua— aurkezteko.

Guzti hori kontuan hartuta,

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunetan aritzeko diren lan-kontratuko langile finkoen postuak —garbiketako langileak— betetzeko hautaketa-prozesuko hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrenda osagarria adiera ematea. Zerrenda hori Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen da.

Bigarren artikulua.– Gainditu eta hautatutako izangai berriari, ebazpen hau argitaratzen den hurrengo egunetik hasita, egutegiko 20 eguneko epea ematea, jarraian aipatuko diren agiriak, Funtzio Publikoko zuzendaritzan —Eusko Jaurlaritzako Vitoria-Gasteizko egoitzan (Donostia-San Sebastián, 1: PK:010010)— aurkezteko:

a) NANaren fotokopia konpultsatua.

b) Atzerriko izangaiek jakinarazpen bat jasoko dute administraziotik, eta hor adieraziko zaie zein agiri derrigorrez ekarri beharko dituzten beren egoera kontuan hartuta.

c) Eskaturiko tituluen fotokopia konpultsatua.

d) Zin egin edo hitza eman honako adierazpen hauek ziurtatzeko: ez dagoela eginkizun publikoak betetzeko gaitasun gabetuta, ez dagoela inongo herri-administraziotako zerbitzutik diziplina-espediente bidez bereizita, eta ez dagoela Herri Administrazioetan jarduten duten langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako ezgaitasun eta bateraezintasunen legezko inolako kausatan sartuta.

Espainiako herritartasuna ez duten izangaiek, bestalde, egiaztatu beharko dute ez dutela beren gain norberaren estatuko funtzio publikoan jardutea galarazten dien diziplinazko zigorrik edo zigor penalik.

Aurreko lerroaldietan aipatutako adierazpena, Ebazpen honen II eranskinean dagoen inprimakia betez egingo da.

e) Medikuaren ziurtagiria.– Ziurtagiri horretan interesatuak egiaztatu beharko du ez duela gaixotasun edo akats fisikorik dagozkion eginkizunak betetzea galaraziko dionik.

Agiri horren aurkezpenaren inguruan kontuan hartu behar dela elbarriak diren izangaiek eskatzen dituzten lanpostuetan aritzeko gaitasunik badutela adierazten duen Administrazioaren Zerbitzu Medikoak emandako eta oinarriek eskatutako agiria aurkeztutzat jo behar dela, gainditutakoen behin betiko zerrenda argitaratu eta gero horiek ekarri dituzten agiriak aztertuta.

f) Merezimenduak frogatzen dituen jatorrizko agiria edo horren fotokopia konpultsatua. Euskararen ezaguera frogatzen duen agiria IVAPek emandako hizkuntza-eskakizuna ez denean bakarrik aurkeztu beharko da, hots, erakunde honen artxiboetan jasota ez dagoenean.

Hirugarren artikulua – Aurreko artikuluari jarraituz aurkeztutako agiriek jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak izan beharko dute. Fotokopiek, baliozkoak izateko, datu hauek izan beharko dituzte: data eta konpultsa egin duenaren izen-abizenak, NAN eta izenpe irakurgarria.

Laugarren artikulua – Aurreko agiri guztiak aurkeztu ezina behar bezala arrazoitzen bada, izangaiak zuzenbidean onartzen den edozein frogabide erabili ahal izango du deialdiko baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatzeko.

Bosgarren artikulua–- Adierazitako epearen barruan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiriak aurkezten ez dituztenak, edo agiriak aztertuta ikusten bada hirugarren oinarrian zehaztutako baldintzetako bat ez dutela betetzen, edo dagozkien eginkizunak betetzeko eskatzen den gaitasun fisiko nahiz psikikorik ez dutela, ezin izango dira kontratatu. Era horretako kasuetan, bertan behera geratuko dira aurretik egindako urrats guztiak, eta horretaz gain, litekeena da erantzukizunik izatea beren gain eskabidean faltsukeria egiteagatik.

Horrelakoetan, epaimahaiak hurrengo izangaiaren aldeko kontratazio-proposamen osagarria egingo du, betiere hautaketa-prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrendako puntuazio-hurrenkeraren arabera, eta 8.4 oinarriak ezarritako irizpideetan agintzen den bezala. Horretarako, aurreko lerroaldeko egoera hori dela-eta bete gabe geratu diren plaza beste izangai hautatuko ditu epaimahaiak.

Seigarren artikulua.– Agiriak aurkezteko epea amaituta, edo epea amaitu baino lehenago auzkeztuta, Funtzio Publikoko zuzendaritzaren Ebazpen bidez, argitaratzeko bidaliko da —bai Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira, bai Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko iragarki-oholetara, bai interneteko www.ivap.org eta www.ej-gv.es helbideetara— aurreko artikuluetan ezarritakoa bete duten eta hautatuak suertatu diren izangaien zerrenda. Hori dena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren zerbitzurako lan-kontratuak egin dezaten.

Zazpigarren artikulua.– Hautaketa-prozesuko emaitzen zerrendan izandako aktsaren ondorioz, izangai batzuei lanpostuen aurreko esleipena aldatu egin zaie. Izangai hauei, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko jakinarazpen banaren bidez, jakinaraziko zaie kontratuen aldaketa egiteko epea eta modua.

Zortzigarren artikulua.– Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, hala ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondokoetan. Errekurtsoari ez bazaio ebazpen adierazirik ematen, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 12a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.

EBAZPENAREN I ERANSKINA
ANEXO I DE LA RESOLUCIÓN:
ERAKUNDE AUTONOMIADUNETAN ARITZEKO DIREN LAN-KONTRATUKO LANGILE FINKOEN POSTUAK –GARBIKETAKO LANGILEAK— BETETZEKO HAUTAKETA-PROZESUKO HAUTATUTAKOEN ETA ESLEITUKO DIREN LANPOSTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA OSAGARRIA
RELACIÓN COMPLEMENTARIA, DE CARÁCTER DEFINITIVO, DE SELECCIONADOS Y PUESTOS OBJETO DE ADJUDICACIÓN CORRESPONDIENTES AL PROCESO SELECTIVO PARA LA PROVISIÓN DE PLAZAS DE PERSONAL LABORAL FIJO –PERSONAL DE LIMPIEZA- AL SERVICIO DE LA ADMINISTRACIÓN GENERAL DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO Y SUS ORGANISMOS AUTÓNOMOS

(Ikus .PDF)

EBAZPENAREN II ERANSKINA
ANEXO II DE LA RESOLUCIÓN:
FUNTZIO PUBLIKOAK BETETZEKO GAITASUNAREN INGURUKO ZIN EGIN EDO HITZA EMATEKO ADIERAZPENA
DECLARACIÓN JURADA O PROMESA RELATIVA A LA CAPACIDAD PARA EL EJERCICIO DE FUNCIONES PÚBLICAS

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala