Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2003ko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1170

EDIKTUA zenbateko bat eskatzeko jarraitutako 360/02 prozedurari dagokiona.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bakioko Benta Aldeko Begoña eraikuntzaren 153 eta 154 zenbakietako jabekide-erkidegoak eskatuta, Jean Henri Pierre Haas jaunaren aurka, Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian zenbateko bat eskatzeari buruz jarraitu den 360/02 Ahozko Judizioa PZLb prozeduran, ondoren zehazten diren idazpurua eta epaitza dituen epaia eman da:

4/03 epaia

Gernika-Lumon, 2003ko urtarrilaren 10ean.

Nik, María Fernanda Lorite Chicharro hiri honetako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epailea naizen aldetik, ikusi ditut 360/02 ahozko judizioari dagozkion autoak. Auzia Luengo jauna prokuradoreak bultzatu du Bakioko Benta Aldeko Begoña eraikuntzaren 153 eta 154 zenbakien artean dagoen lonjaren jabekide-erkidegoaren izenean eta ordez, Carlos Ais Conde abokatu jaunak lagunduta, Jean Henri Pierre Hass jaunaren aurka, auzi-ihesean.

EPAITZA

Guztiz onartzen dut Pedro María Luengo Arrizabalaga jaunak aurkeztutako demanda Bakioko Benta Aldeko Begoña eraikuntzaren 153 eta 154 zenbakien artean dagoen lonjaren jabekide-erkidegoaren izenean eta ordez, Jean Henri Pierre jaunaren aurka, auzi ihesean. Beraz, kondenatu behar eta kondenatzen dut Jean Henri Pierre jauna demanda-egileari mila eta hirurogeita hamasei euro eta zentimo bat (1.076,01 euro) ordaintzera gehi auzia jarri zen egunetik sortutako legezko interesak. Eta gainera, espresuki, prozeduraren kostuak ordaindu beharko ditu.

Jakinarazi alderdiei eta adierazi epai honen aurka apelazio errekurtsoa aurkez dezaketela Bizkaiko Probintzia-Auzitegian, 5 eguneko epean, jakinarazpena egiten den hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

Horrela, epai honen bidez, erabaki, agindu eta izenpetzen dut.

Argitaratzea.– Epaia eman, irakurri eta argitaratzeko agindu duen epaile berak ebatzi du jendaurreko epaiketan gorago aipatutako egunean, eta horren fede nik neuk, idazkariak, ematen dut.

Eta Jean Henri Pierre Haas jaunari legez eskatzen den modura jakinarazteko, ediktu hau eman eta izenpetu dut Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hiruko urtarrilaren hamalauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala