Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2002ko abenduaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7426

EBAZPENA, 2002ko abenduaren 19koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, bidaiariak auto-taxi eta auto-turismoetan hiritik garraiatzeko zerbitzu publikoa emateko, Eibarko Udalak aurkeztutako 2003ko ekitaldirako tarifak onartzen dituena.

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2002ko abenduaren 19an egindako bileran, hartu zuen erabakia argitaratzen da ondoren, guztiek jakin dezaten:

ERABAKIA:

Bidaiariak auto-taxi eta auto-turismoetan hiritik garraiatzeko zerbitzu publikoa emateko, Eibarko Udalak aurkeztutako 2003ko ekitaldirako tarifak berrikusteko eskariari eman zitzaion sarrera Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean, 2002ko azaroaren 27an.

Eibarko Udalaren auto-taxi eta auto-turismoen zerbitzu publikoari (bidaiariak hiritik garraiatzea) dagozkion tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude "autonomi elkarteko prezio baimenduak" modalitatean, Ekonomi eta Ogasun Ministerioaren 1993ko otsailaren 26ko Aginduaren (martxoaren 12ko EBO, 61 zk.) 3. eranskinaren eta ekainaren 7ko 7/1996 Erregeren Lege–Dekretuaren (ekainaren 8ko EBO, 139 zk.) 16.4 atalaren arabera.

Euskadiko Prezioen Batzordeak eskumen hori abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretuaren (irailaren 20ko EHAA, 175 zk.) eta 1988ko irailaren 21eko Aginduaren (urriaren 4ko EHAA, 185 zk.) indarrez darabil. Organo horri dagokio eskatutako tarifak lotuta daudeneko prezioen araudi orokorrera egokituta dauden erabakitzea, prezioen politikarako neurriei buruzko urriaren 28ko 2695/1997 Errege Dekretuari eta hori garatzeko xedapenei jarraituz.

Aipatu arauak inflazioari eustekoak eta ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, ondasunen eta zerbitzuen eta, bereziki, bizitza-kostuarekiko produktu estrategikoen prezioak eta monopoliopean edota konpetentziarik gabe egiten diren produktuen prezioak osatzeko mekanismoak zaintzekoak ere badira.

Aurreko lerroaldeetan aipatzen den eskumena Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak berriki emandako jurisprudentziak berretsi du (Epaiak: maiatzaren 12ko 342/97; 343/97 eta 344/97; maiatzaren 23ko 284/97; uztailaren 18ko 558/97 eta urriaren 10eko 726/97); uztailaren 30eko 618/97 zenbakia; urtarrilaren 23ko 32/98 eta 33/98 zenbakiak; otsailaren 5eko 98/98 zenbakia; martxoaren 20ko 250/98, 257/98 eta 258/98 zenbakiak; martxoaren 26ko 272/98 zenbakia eta otsailaren 22ko 145/99 zenbakia).

2003 urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.

Euskadiko Prezioen Batzordea egituratzen duen abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretua eta 1988ko irailaren 21eko Agindua, eta orokorrean eta bereziki aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu ondoren, Euskadiko Prezioen Batzordeak, ahobatez, honako hau erabaki du:

Lehenengoa.– Hiritik garraioa auto-taxi eta auto-turismoetan egiteko, Eibarko Udalak aurkeztutako 2003rako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne dela. Hona hemen prezioak:

I. TARIFA.– (*)

– Abiasaria ........................ 3,60 EURO

– Egindako Km. ..................... 0,933071 EURO

– Itxaronaldia, orduko ............. 12,05 EURO

(*) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 23:00etara aplikatuko da.

II. TARIFA.– (*)

– Abiasaria ........................ 3,92 EURO

– Egindako Km. ..................... 1,032598 EURO

– Itxaronaldia, orduko ............. 12,67 EURO

(*) Tarifa hau igandetan eta Autonomia Erkidegoko eta Tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da 7:00etatik 23:00etara, bai eta lanegunetan ere, 23:00etatik 7:00etara.

Zerbitzuari ekitea eta egindako 1,5 kilometro sartuko dira abiasarian.

Auto-Taxi eta Auto-Turismoen hiri zerbitzuak "joan-etorrikoak" izango dira.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2003ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta aplikatu ahalko dira tarifa berriak.

Erabaki honek administrazioko bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko abenduaren 19a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

JOSÉ LUIS MONTALBÁN MONGE.


Azterketa dokumentala