Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2002ko irailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bilboko Udala
5054

IRAGARKIA, Bilboko Udalarena, Bilboko Hiri Antolaketarako Egitamu Orokorraren aldaketari buruzkoa.

Udalbatzak 2002ko ekainaren 26an egindako batzarraldian erabaki hau hartu zuen, besteak beste (esp.: 02 1034 000017):

Bat.– Hasieran onartzea Bilboko Hiri Antolaketarako Egitamu Orokorraren aldaketa. Aldaketa horren bidez Sarriko-Ibarrekolandan 64. etxadia berriro antolatuko da, Musikako Goi-mailako Kontserbatorioa jartzeko, Planeamenduko Sailatalak egindako proiektuaren arabera.

Bi.– Herritarrei horren berri emateko hilabeteko aldia hastea, iragarkiak iragarki-taulan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko egunkaririk zabalduenetako batean argitaratuta, tartean daudenek euren interesen alde egoki deritzeten arrazoibideak aurkez ditzaten. Administrazio-espedientea eta dagozkion agiri teknikoak euren eskueran dauden Hirigintza Saileko Planeamenduko Sailataleko bulegoetan (Udaletxearen alboko eraikineko 4. solairuan).

Hiru.– Aurrerantzean eraginpeko lekuan baimenik ez ematea Egitamuen Egokitzapenari buruzko urriaren 16ko 16/1981 Erregearen Lege Dekretuaren 8. artikuluan adierazitakoaren arabera.

Lau.– Proiektu hau behin-behinekotzat joko da alegazioak aurkezteko jarri den epean alegaziorik aurkezten ez bada. Administrazio-espedientearen fotokopia eta agiri teknikoen bost kopia, behar den moduan eginbidetuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren Hirigintza Sailera bidaliko dira, behin betiko onar dezan.

Bost.– Erabaki hau 1. Barrutiko Kontseiluari (Deustu) bidaltzea eta egiaztagiria egitea, eragina izan dezan Lizentziak, Kudeaketa eta Eraikuntza Erregimen sailataletan.

Bilbao, 2002ko uztailaren 1a.

IDAZKARIORDE NAGUSIA,

(91-09-17ko eskuordetzaz).


Azterketa dokumentala