Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2002ko irailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5050

IRAGARKIA, 2002ko maiatzaren 13koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bitartez, jendaurrean jartzen dira Anucitako (Ribera Altako udalerria) transformazio zentroaren eta 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoaren argibideak.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko (argindarra garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta argindarreko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen dekretua. 2000/12/27ko EAO) 125. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta testu horretako azkeneko lehen xedapenean ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen dugu ondorengo instalazio hau, eskatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A. izanik.

Erref.: 67/16602-ATH 02.37-ATD02.23

Kokagunea: Anucita, Ribera Altako udalerrian.

Aurrekontua: 3.630,20 euro.

Xedea: Construcciones Manan SL baltzuaren eskaerari kasu egitea.

Ezaugarriak:

Aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakuna.

Zerbitzu-tentsio: 13,2 kV.

Eroaleak: LA-56 motako aluminio-altzairuzkoa (54,6 mm2).

Euskarriak: metalezko sareta galbanizatuzkoak.

Luzera: 80 m.

Abiaburua: Nanclares TEA-Armiñongo gurutzadura lineako 86. euskarria.

Amaiera: eraiki nahi duten transformazio zentroa.

Anucita izeneko transformazio zentroa

Mota: estalgabea, linearen bukaerako metalezko dorrearen gainean.

Transformadoreak: 50 kVA.

Transformazio erlazioa: 13.200 / 420 – 242 V.

Instalazio horretarako Administrazio baimena eskatu da.

Eta hori guztia argitara ematen da, lurralde bulego honetan (Samaniego kalea, 2. Gasteiz) proiektua aztertzeko eta erreklamazioak aurkezteko aukera ematearren. Erreklamazioa egin nahi izanez gero, erreklamazioaren bi kopia aurkeztu behar dira, eta horretarako epea hogei egunekoa da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 13a.

Lurralde Bulegoko burua,

SABIN ZUGADI BARRON.


Azterketa dokumentala