Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2002ko irailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5021

AGINDUA, 2002ko abuztuaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia argitara ematen duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Bizkaiko Ikuskaritzako Lurraldeburua (1. dotazioa), Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2 a) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzaren aldeko txostena jaso ondoren, Sail honek Agindu honekin batera doan eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia argitaratzea erabaki du honako oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

Lehena.– Agindu honen bitartez deitutako lanpostura, ezarri zaizkion baldintzak betetzen dituzten funtzionarioak aurkeztu ahal izango dira. Baldintzok Agindu honetako eranskinean azaltzen dira.

Bigarrena.– Interesdunek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzara igorriko dituzte eskabideak, eta bertan, dagozkien datuak eta egun betetzen ari diren lanpostua adierazi beharko dituzte. Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da Agindu hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Hirugarrena.– Izangaiek, eskabidearekin batera, curriculum vitae igorri behar dute, eta bertan honako hauek azalduko dituzte:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuetan bete dituzten lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak, eta, izangaiaren ustez, adierazgarri izan daitezkeen gainontzeko merituak.

Horrez gain, lanpostua betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa eta adierazitako merituen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte; halaber, egoki iritziz gero, nahi beste argitalpen, txosten edo beste edozein dokumentu ere aurkeztu ahal izango dute.

Laugarrena.– Deialdi hau Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren agindu baten bidez erabakiko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango da hilabeteko gehienezko epean eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik hasita.

Administrazio-bidea agortzen duen Agindu honen aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio, nahi izanez gero, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean. Bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko abuztuaren 2a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.

ERANSKINA

Deitutako lanpostua:

– Lanpostuaren izena: Bizkaiko Ikuskaritzarako Lurraldeburua (1. dotazioa).

– Lekua: Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza.

– Lantokia: Bilbo

– Titulazio-taldea: A

– Kidegoa: Hezkuntzako Ikuskariak eta Hezkuntza Administrazioaren Zerbitzupeko Ikuskariak

– Berariazko osagarria: 4.647,69 euro.

– Hizkuntza eskakizuna: 2, derrigortasun-data: 2006.

Betebeharrak:

– Estatuko edozein Herri-administraziotako Hezkuntzako Ikuskariak eta Hezkuntza Administrazioaren Zerbitzupeko Ikuskariak izeneko A Taldeko kidegoetako funtzionario izatea.

– Estatuko edozein Herri-administraziotako Hezkuntzako Ikuskariak eta Hezkuntza Administrazioaren Zerbitzupeko Ikuskariak izeneko A Taldeko kidegoetako funtzionario izanik, jardunean, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

– Halaber, aipatutako Taldeko eta Kidegoko funtzionarioak nahitaezko eszedentzian, beste administrazio publiko batean lanean, funtzio-gabetuta edo borondatezko eszedentzian badaude, jarduneko zerbitzura itzuli ahal izango dira prozedura honen bidez, baldin eta egon diren egoerari dagokion epea bete badute.

–Deitutako lanpostuaren kidegoari eta taldeari dagozkion jardueretan 5 urteko lan-esperientzia izatea.


Azterketa dokumentala