Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2002ko abuztuaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4601

IRAGARKIA, 2002ko ekainaren 6koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bitartez, jendaurrean jartzen dira Elgeako parke eolikoa eta Zuazaolako azpiestazioa lotzen dituen gaur egungo linea bitan banatuta egingo den zirkuitu bikoitzeko 30 kV-ko lurpeko linea elektrikoaren (Barrundiko eta Donemiliagako udalerriak) argibideak.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko (argindarra garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta argindarreko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen dekretua. BOE, 2000/12/27) 125. artikuluan ezarritako ondorioetarako, eta testu horretako azkeneko lehen xedapenean ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen dugu ondorengo instalazio hau, eskatzailea Eólicas de Euskadi SA baltzua izanik.

Erref.: 16613/ATH02.44

Kokagunea: Elgeako parke eolikoa eta Zuazaolako azpiestazioa lotzen dituen gaur egungo linearen ondoan, zortasuneko lur zerrenda berberean, Barrundiko eta Donemiliagako udalerrietan.

Aurrekontua: 953.727,93 euro.

Xedea: Elgea eta Urkilla mendilerroetan egitekoa den parke eolikoan sortutako argindarra eramatea.

Ezaugarriak:

Lurpeko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitza.

Zerbitzuko voltajea: 30 kV.

Eroaleak: Kobrezkoak, 240 mm2-koak, HEPRZ1 motako 18/30 kV-ko isolamenduarekikoak, besterik gabe lurperatuak.

Luzera: 5.800 m.

Abiaburua: Zuazolako transformazio azpiestazioa.

Helmuga: Los Monticos izeneko tokia.

Instalazio horretarako Administrazio baimena eskatu da.

Eta hori guztia argitara ematen da, lurralde bulego honetan (Samaniego kalea, 2. Gasteiz) proiektua aztertzeko eta erreklamazioak aurkezteko aukera ematearren. Erreklamazioa egin nahi izanez gero, erreklamazioaren bi kopia aurkeztu behar dira, eta horretarako epea hogei egunekoa da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko ekainaren 6a.

Lurralde bulegoko burua,

SABIN ZUGADI BARRÓN.


Azterketa dokumentala