Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2002ko abuztuaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4596

IRAGARKIA, 2002ko maiatzaren 27koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da ondoren aipatzen den instalazio elektrikoa: Aireko linea elektrikoaren deseraikitzea, Barakaldoko udalerrian.

Aireko linea elektrikoaren deseraikitzea, Barakaldoko udalerrian. Iberdrola Distribucion, S.A.U., sozietateak eskatuta, jendaurrean jartzen da ondoren zehazten den instalazioa, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako eta testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz. Errege Dekretu horrek energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen ditu.

Erref.: L-5652-AS-GF

Esp.: ATI-2002-5

– Lana egingo den tokia: Barakaldoko udalerrian.

– Aurrekontua: 28.522,23 euro

– Helburua: Gune horretako indar elektrikoaren eskaerari erantzun.

Ezaugarriak:

Aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakarrekoa:

– Zerbitzu-tentsioa: 30 kV.

– Eroaleak: 12 (187,5) mm2 aluminiozkoak.

– Luzera:250 m.

– Jatorria: A.H.V. eraikita dagoen hartumean..

– Amaiera: A.H.V.ko linearen 10. euskarrian.

Aireko linea elektrikoa:

– Luzera: 1215 m.

– Jatorria: A.H.V.ko linea elektrikoaren 39. euskarrian..

– Amaiera: A.H.V. ko eraiketa dagoen hartunean

Goian aipatutako instalazioaren administrazio baimena eskatzen da.

Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilbon, General Concha-23-5. solairuan dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Erreklamazioak bi aletan aurkeztu beharko dira eta hogei eguneko epearen barruan, iragarkia argitaratzen den biharamunetik hasita.

Bilbo, 2002ko maiatzan 27a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO.


Azterketa dokumentala