Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2002ko abuztuaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4591

IRAGARKIA, 2002ko maiatzaren 23koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez jendaurreko informaziopean jartzen da Tolosako udalerrian egin beharreko honako proiektu hau: 5 kV-ko (13, 2 kV) lur azpiko linea elektrikoa, zirkuitu bakuna, Central de Agua y Luz azpiestazioaren eta Agintari TZaren arteko lotura izenekoa.

Energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000/12/27ko EAO)125. artikuluan, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, segidan aipatzen den linea elektrikoa ezartzeko proiektua jendaurrean jartzen da, Administrazioaren baimena eskatzen baita.

Eskatzailea: Tolargi S.L.

Erreferentzia: RI.20/27304 - ATH.77/01 - M.c.

Kokapena: Tolosa.

Lur azpiko linea zirkuitu bakunaren ezaugarriak:

Zerbitzu-tentsioa: 5 kV (13,2 kV).

Eroaleak: 3 AL 150.

Luzera: 714 m.

Hasiera: Central Agua y Luz azpiestazioa.

Amaiera: Agintari TZ.

Aurrekontua: 19.444,2 euro.

Beren burua kaltetutzat ikusten duten guztiek proiektua aztertu eta alegazioak aurkez ditzakete idatziz eta hiru kopiatan Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoan (Donostia, Easo Kalea, 10 zk.), hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia-San Sebastián, 2002ko maiatzaren 23a.

Lurralde Bulegoko burua,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.


Azterketa dokumentala