Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2002ko abuztuaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
4580

180/2002 DEKRETUA, uztailaren 16koa, Bergaran (Gipuzkoa) dagoen Ozaeta Jauregia Sailkatutako Kultura Ondasun izendatzeko espedientea Euskal Kultura ondareari buruzko 7/1990 Legera egokitzeko dena (hutsen zuzenketa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Bergaran (Gipuzkoa) dagoen Ozaeta Jauregia Sailkatutako Kultura Ondasun izendatzeko espedientea Euskal Kultura ondareari buruzko 7/1990 Legera egokitzeko uztailaren 16ko 180/2001 Dekretua 2002ko abuztuaren 7an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (148 zk.). Dekretu horretako II. eranskinean ez zen sartu arkeologi-gunea mugatzen duen planoa, beraz, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:


Azterketa dokumentala