Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2002ko abuztuaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4574

EBAZPENA, 2002ko uztailaren 15ekoa, Hezkuntza sailburuordearena, 2002ko udan IRALE programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte hartzeko onetsiak izan diren ikasketa-elkarteen behin betiko zerrenda jakinaraziz.

IRALE programa arautzen duen 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (1994ko otsailaren 11ko EHAA), Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko klase-emankizunez diharduenean, honela dio bere 23. artikuluko 4. pasartean: Hezkuntza Sailburuordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko du, aldiro-aldiro, ekitaldi jakin batean IRALE programan parte hartzeko onartzen diren ikasketa-elkarteen zerrenda.

Eginbide hau zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntza sailburuordearen 2002ko maiatzaren 8ko Aginduak (EHAA, 2002ko maiatzaren 28koa) 2001-2002 ikasturteko bigarren txandarako, 2002ko udarako eta 2002-2003 ikasturterako IRALE programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta beraien mamikuntzan parte hartu nahi duten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.

Horren ondorioz, honako hau,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Eranskin gisa zerrendatzen diren ikasketa-elkarteok IRALE programaren 2002ko udako klase-emankizunetarako behin betiko indarrez onestea, Lurralde Historiko hauetan:

ARABA

Aixkiria euskaltegia AEK (Gasteiz)

Amaiur AEK euskaltegia (Gasteiz)

Amurrioko euskaltegia AEK (Amurrio)

Arana euskaltegia AEK (Gasteiz)

Aratz euskaltegia (Gasteiz)

Bai & By Gasteiz (Gasteiz)

Gasteiz Adur euskaltegia (Gasteiz)

Gasteizko AEK (Gasteiz)

Hegoalde euskaltegia (Gasteiz)

Laudioko euskaltegia AEK(Laudio)

Laudioko udal euskaltegia (Laudio)

Udaberria euskaltegia (Gasteiz)

Zaldiaran euskaltegia (Gasteiz)

BIZKAIA

Abarrak euskaltegia AEK (Durango)

Aita Villasante udal euskaltegia (Gernika-Lumo)

Amorebieta-Etxanoko udal euskaltegia (Amorebieta-Etxano)

Arrigorriagako udal euskaltegia (Arrigorriaga)

Aurten Bai-Zornotzako Barnetegia (Zornotza)

Bai & By Bilbo (Bilbo)

Bai & By Getxo (Getxo)

Barakaldoko euskal eskola AEK (Barakaldo)

Barakaldoko euskara udal erakundea (Barakaldo)

Basauriko udal euskaltegia (Basauri)

Bilbo Zaharra euskaltegia (Bilbo)

Bilboko Labayru Ikastegia (Bilbo)

Bizkaiko AEK (Bilbo)

Bolintxu euskaltegia AEK (Basauri)

Durangoko udal euskaltegia (Durango)

Elorrioko Abizari AEK (Elorrio)

Enkarterrietako udal euskaltegia (Zalla)

Ermuko Kaltxango AEK (Ermua)

Euskal Irakaslegoa-Deustuko Unibertsitatea (Bilbo)

Gabriel Aresti euskaltegia – Txerren kooperatiba (Bilbo)

Galdakaoko udal euskaltegia (Galdakao)

Gernikako AEK (Gernika)

Getxoko udal euskaltegia (Getxo)

Gotzon Garitaonaindia euskaltegia (Bermeo)

Indautxu euskaltegia AEK (Bilbo)

Iralako Urtats AEK (Bilbo)

J.A. Agirre euskaltegia (Getxo)

J.M. Zabala euskaltegia (Bilbo)

Lamia euskaltegia AEK (Leioa)

Lauaxeta euskaltegia AEK (Getxo)

Lea Artibaiko AEK (Ondarroa)

Leioako udal euskaltegia (Leioa)

Lizardi euskaltegia AEK (Bilbo)

Matxintxu AEK euskaltegia (Bilbo)

Mikelats euskaltegia (Bilbo)

Mikoleta-Abandoko euskaltegia AEK (Bilbo)

Muskizko udal euskaltegia (Muskiz)

Portugaleteko udal euskaltegia (Portugalete)

R.M. Azkue euskaltegia AEK (Bilbo)

Santurtziko euskaltegia AEK (Santurtzi)

Santurtziko udal euskaltegia (Santurtzi)

Santutxu AEK euskal eskola (Bilbo)

Sestaoko udal euskaltegia (Sestao)

Sopelanako udal euskaltegia (Sopela)

Trapagarango Udal euskaltegia (Trapaga)

Txorierriko Udal euskaltegia (Derio)

Udako Euskal Unibertsitatea (Bilbo)

Ulibarri euskaltegia (Bilbo)

Xaribari euskaltegia AEK (Portugalete)

Zallako euskaltegia AEK (Zalla)

Zorrotzako euskaltegia AEK (Bilbo)

GIPUZKOA

Abegi Altza euskaltegia (Donostia)

Abegi Monpas euskaltegia (Donostia)

Abegi ortzadar euskaltegia (Errenteria)

Amara Berri euskaltegia AEK (Donostia)

Andoaingo euskaltegia AEK (Andoain)

Antiguoko AEK (Donostia)

Arramele AEK euskaltegia (Tolosa)

Arrasateko Udal euskaltegia (Arrasate)

Azpeitiako AEK (Azpeitia)

Azpeitiko udal euskaltegia (Azpeitia)

Azpil euskaltegia AEK (Donostia)

Bai & By mondragon (Arrasate)

Bai & By oñate (oñati)

Bai & By San Sebastian (Donostia)

Beasaingo Goiztiri euskaltegia (Beasain)

Beasaingo Udal euskaltegia (Beasain)

Bergarako Akulu AEK (Bergara)

Bergarako udal euskaltegia (Bergara)

Billabonako euskaltegia (Billabona)

Bisasti euskaltegia AEK (Zumarraga)

DEBABE udal euskaltegia (Elgoibar)

DEBABE udal euskaltegia (Deba)

DEBABE udal euskaltegia (Mutriku)

Eibarko euskaltegia AEK (Eibar)

Eibarko udal euskaltegia (Eibar)

Elgoibarko euskaltegia AEK (Elgoibar)

Erdu AEK Arrasate (Arrasate)

Errenteriako udal euskaltegia (Errenteria)

Gipuzkoako AEK (Donostia)

Hernaniko euskaltegia AEK (Hernani)

Hernaniko udal euskaltegia (Hernani)

Herri Jakintza euskaltegia (Irun)

Hitzez euskaltegia (Donostia)

Hondarribiko Udal euskaltegia (Hondarribia)

Ilazki euskaltegia (Donostia)

Irrintzi euskaltegia AEK (Donostia)

Irungo euskaltegia AEK (Irun)

Irungo udal euskaltegia (Irun)

Lasarteko euskal eskola-AEK (Lasarte-Oria)

Legazpi 6 euskaltegia (Donostia)

Legazpiko Udal euskaltegia (Legazpi)

Leintz udal euskaltegia (Aretxabaleta)

Maizpide euskaltegia (Lazkao)

Oñatiko udal euskaltegia (Oñati)

Ordiziako Goiztiri euskaltegia AEK (Ordizia)

Pasaiako Udal euskaltegia (Pasaia)

Rikardo Arregi euskaltegia AEK (Donostia)

Urrats euskaltegia (Donostia)

Urretxu-Zumarragako udal euskaltegia (Urretxu)

Urumea euskaltegia (Donostia)

Xenpelar euskaltegia AEK (Errenteria)

Xirimiri euskaltegia AEK (Donostia)

Zarauzko euskaltegia AEK (Zarautz)

Zarauzko udal euskaltegia (Zarautz)

Zumaiako euskal eskola AEK (Zumaia)

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena.– EGA edo HE2tik gorako ikastaroetarako berariazko eta jatorrizko materiala prestatu eta banatu behar denean, kasuan kasuko euskaltegi edo ikasketa-elkarteak aldez aurretik adieraziko dio Hezkuntza Sailari, eta hartarako onespena jaso beharko du. Bestelako materialik ez du Hezkuntza Sailak ordainduko.

Bigarrena.– EGA edo HE2tik gorako ikastaroen emankizunerako euskaltegi edo ikasketa-elkarteak bere egoitzatik hamar kilometro baino gehiagora joan behar duenean, Hezkuntza Sailak gastu horiek ordaindu egingo ditu kilometroko ohiko prezio estandarrak aplikatuz.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Ebazpen honen aurka interesatuak gorako errekurtsoa jar dezake Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita ekarriko ditu ondorioak.

Gasteiz, 2002ko uztailaren 15a.

Hezkuntza sailburuordea,

ABEL ARIZNABARRETA ZUBERO.


Azterketa dokumentala