137. zk., 2002ko uztailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Mundakako Udala
4109
IRAGARKIA, 2002. urterako lan-eskaintza publikoarena.
2002ko maiatzaren 31n egindako ohiko bilkuran Udalbatzak 2002. urterako lan-eskaintza publikoa onartu zuen, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko ekainaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriaz, jendaurrean erakusten lan-eskaintza hori.
1.– Postuaren izena: Udaltzaingoko laguntzailea.
• Eskala: Administrazio Berezia.
• Azpieskala: Zerbitzu Bereziak.
• Plaza kopurua: 1.
• Titulazioa: Eskola-ziurtagiria.
• Beste betebehar batzuk: Gidabaimena, B motakoa.
• Taldea: E.
• Hizkuntza eskakizuna: 2.a
• Derrigortasun-data: 02-05-31.
• Betetzeko modua: Oposizioa.
• Ordainketa-maila: 5 A.R.C.E.P.A.C.E.
2.– Postuaren izena: Zerbitzu askotako langilea.
• Mota: Ofizioko langilea.
• Plaza kopurua: 1.
• Titulazioa: Eskola-ziurtagiria.
• Beste betebehar batzuk:Gidabaimena, B motakoa.
• Hizkuntza eskakizuna 1.a
• Derrigortasun-data: 02-05-31.
• Betetzeko modua: Lehiaketa-oposizioa.
• Ordainketa-maila: 5 A.R.C.E.P.A.C.E.
3.– Lanpostuaren izena: Garbitzailea.
• Plaza kopurua: 1.
• Titulazioa: Eskola-ziurtagiria.
• Hizkuntza eskakizuna: 1.
• Derrigortasun-data: 02-05-31.
• Betetzeko modua: Oposizioa.
• Ordainketa-maila: 5.
Mundaka, 2002ko ekainaren 14a.