Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2002ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
3361

EBAZPENA, 2002ko maiatzaren 29koa, Garraio eta Herri Lan Saileko Zerbitzu zuzendariarena, "Euskal Autonomia Erkidegoko garraioaren sare intermodal eta logistikoaren lurraldearen arloko plan-aurrerakina" egiteko aholkularitza eta laguntza teknikoko kontratuaren lehiaketarako deia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 34A/02.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratuaren helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko garraioaren sare intermodal eta logistikoaren lurraldearen arloko plan-aurrerakina egitea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Non gauzatu behar den: esleipendunaren lantokian.

e) Zein epetan gauzatu behar den: hamar hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa guztira: ehun eta laurogei mila hirurehun eta hiru (180.303) euro.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipen aurrekontuaren %4.

6.– Agiriak eta informazioa eskuratzea.

a) Entitatea: Garraio Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 97 15.

e) Telefaxa: 945 01 97 42.

f) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2002ko ekainaren 24a.

7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak:

a) Sailkapena: ez da sailkapen berezirik eskatzen.

b) Bestelakoak: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 20. puntuan eskatutakoak.

8.– Proposamenak aurkeztea.

a) Zein egunera arte aurkez daitezkeen: 2002ko ekainaren 26a, 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan eta karatulako 29. puntuan ezarritakoak.

c) Non aurkeztu behar diren:

1.a Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

2.a Helbidea: Betiere jasotzeko finkatutako epearen barruan, Erregistro Orokorrean (Donostia kalea 1, Lakua 1, 8.a) entregatu beharko dira eskutan; edo postaz bidali, posta-bulegoan igorpenaren ezarpen-data justifikatuaz, eta eskaintza igorri dela iragarriaz kontratazio-organoari egun berean, telex, fax edo telegramaz. Betekizun bi horiek konplitu ezean edo proposamenak jasotzeko epetik kanpo hartzen bada igorpenaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Hala ere, aipatu datatik hara hamar egun igaro eta proposamena ez bada jaso, proposamena ez da onartuko inola ere.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere proposamenari: proposamenak ireki eta hurrengo egunetik harako hiru hilabetez.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Proposamenak irekitzea.

a) Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua 2, 4. bilera-gela.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2002ko uztailaren 4a. Eskaintzaren bat postaz jasotzekoa bada, 2002ko uztailaren 11.

e) Ordua: 10:00.

10.– Beste argibide batzuk.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

12.– Iragarkia zein egunetan bidali den Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.

13.– Deialdiari buruzko informazioa ikusteko edo plegua eskuratzeko interneteko ataria edo web-orria: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 29a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala