Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2002ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
3359

EBAZPENA, 2002ko maiatzaren 20koa, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ikerketako zuzendariarena, zeinaren bitartez ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2002ko azterketen lehenengo deialdia erabakitzen baita.

Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ikerketako zuzendariaren 2002ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez (61 zenkakiko EHAA, 2002ko apirilaren 2koa), ehizan jarduteko gaitasun-azterketen deialdia egin zen. Ebazpen horren 8. puntuan xedatutakoa betetzeko, eta epaimahai kalifikatzaileen proposamenez, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2002ko azterketen lehenengo deialdia (2002ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez egindakoa) erabakitzat jotzea.

Bigarrena.– Azterketa gainditu eta gaitasuna egiaztatu dutenen zerrendak argitaratzeko agintzea. Zerrenda horiek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako iragarki-oholetan jarriko dira ikusgai.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, interesatuek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 20a.

Ikerketako zuzendaria,

MARTÍN ASCACIBAR GREGORIO.


Azterketa dokumentala