Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2002ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
3355

AGINDUA, 2002ko maiatzaren 29koa, Kultura sailburuarena, hizkuntza-normalkuntza zerbitzuak eratu edo sendotzeko eta Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia entitate edo entearen esparruan garatzeko Euskadiko Autonomia Erkidegoko toki entitateei eta haiei lotutako edo haien menpeko entitateei dirulaguntzak emateko modua arautu zuen Aginduari 2002ko ekitaldian ezartzeko behar diren egokitzapenak egiten dizkiona.

Euskadiko Aurrekontuen Erregimenari buruzko legezko xedapenen Testu Bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren IX. Tituluan ezarritakoaren babesean, abenduaren 26ko 367/2001 Dekretua eman zen. 367/2001 Dekretuak Euskadiko Autonomia Erkidegoko aurrekontuen pentzutan emandako laguntzak eta dirulaguntzak arautzeko zenbait xedapenen indarraldia luzatzen du; eta xedapen horiek 2002ko ekitaldian aplikatzeko Sail zein Erakunde Autonomoei epeetan, baldintzetan eta beharkizunetan beharrezkoak diren egokitzapenak egiteko ahalmena ematen die.

2001eko ekitaldian dirulaguntzak esleitu ziren, hizkuntza-normalkuntza zerbitzuak eratu edo sendotzeko eta Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia entitate edo entearen esparruan garatzeko Euskadiko Autonomia Erkidegoko toki entitateei eta haiei lotutako edo haien menpeko entitateei dirulaguntzak emateko modua arautzen duen Kultura sailburuaren 2000ko uztailaren 31ko Aginduaren babespean. Beraz, Agindu hori 2002ko ekitaldian aplikatu ahal izateko beharrezkoak diren egokitzapenak egin behar dira.

Horiek horrela,

XEDATU DUT:

1. Artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Kultura Sailburuaren 2000ko uztailaren 31ko Aginduak hizkuntza-normalkuntza zerbitzuak eratu edo sendotzeko eta Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia entitate edo entearen esparruan garatzeko Euskadiko Autonomia Erkidegoko toki entitateei eta haiei lotutako edo haien menpeko entitateei dirulaguntzak emateko modua arautu zuen. 2002ko ekitaldian, Agindu horren bidez araututako dirulaguntza deialdian parte hartu nahi duenak hilabeteko epea izango du eskabidea aurkezteko, honako Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

2. Artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Honen bitartez emango diren dirulaguntzak eskatu nahi dituztenek eskabidea aurkeztu beharko diote Hizkuntza Politikarako sailburuordeari 2000ko uztailaren 31ko Aginduko I. Eranskinean datorren ereduari jarraituz; horrekin batera, eskatzen den dokumentazioa ere aurkeztu beharko dute. Hori dena edo zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak aurreikusitako beste prozeduraren bat erabiliz egin ahal izango da.

3. Artikulua.– Diru-baliabideak.

1.– Agindu honen bidez ezarritako dirulaguntzetarako, 2002ko ekitaldi honetan 601.012,00 euro zuzenduko dira, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-atalaren kontura.

2.– Artikulu honetan jaso den guztirako zenbatekoa aldatu egin ahal izango da honako hiru baldintza hauen menpe: eskatutako dirulaguntzen guztirako zenbatekoa, Kultura Sailean laguntzak emateko beste egitasmo batzuk bideratu ondoren aurrekontuan ahitu gabe geratutako dirua eta dirulaguntzak ebatzi gabe egotea. Adierazitako aldaketaren berri Hizkuntza Politikarako sailburuordearen ebazpen bidez eman beharko da.

4. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa.

1.– Agindu honetan aurreikusitako jarduketetarako dirulaguntzen zenbatekoa ez da aurkeztutako jarduketaren aurrekontuaren %50ekoa baino gehiago inoiz izango. Nolanahi ere, entitatearen iharduera-eremuko euskaldunak entitatearen biztanleriaren %70etik gora direnean, entitate horien egitasmoentzako dirulaguntza %70era artekoa izan ahal izango da, egitasmoak aparteko garrantzia duelako Epaimahaiak lehenesteko proposamena egingo balu. Ondorio hauetarako aurrekontuen zenbateko garbia (zergak alde batera utzita) hartuko da kontuan.

2.– Beti ere, Hizkuntza Normalkuntza Zerbitzua eratu edo sendotzeko dirulaguntza eskaria (Aginduaren 5.1-a) artikulua) edo EBPN garatzeko egitasmorako dirulaguntza eskaria (Aginduaren 5.1-b) artikulua) egiten dutenek gehienez 60.101,21 eurotako dirulaguntza jaso ahal izango dute.

3.– Agindu honen 10.2 artikuluan xedatutakoaren arabera elkartutako toki-entitateen kasuan, hizkuntza-normalkuntza-zerbitzua eratu edo sendotzeko jaso beharreko zenbatekoak finkatzeko hizkuntza-normalkuntzarako teknikariaren lanalditik toki-entitate bakoitzari dagokion portzentaia izango da kontutan. Horrela, aurreko paragrafoan ezarritako gehienezko zenbatekoari portzentaia hori ezarriko zaio.

4.– Esleitutako dirulaguntza soldatak eta lansariak ordaintzeko izanez gero, ez zuzenki ez zeharka, ez da bideratuko aurreko ekitaldian entitate eskatzailearen langilegoari zegokion lansariarekiko %2tik gorako gehikuntzarako.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Herritar guztiek honen berri izan dezaten eta interesdunei lana errazteko, Agindu honi atxiki zaio, I. Eranskin modura, Kultura sailburuaren 2000ko uztailaren 31ko Agindua, 2002. urteko ekitaldirako aurreikuspenen arabera egokituta.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka interesdunak aukerako berraztertze-errekurtsoa jar diezaioke Kultura-sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bigarrena.– Honako Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 29a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.

ERANSKINA

Agindua, 2000ko uztailaren 31koa, Kultura sailburuarena, hizkuntza-normalkuntza zerbitzuak eratu edo sendotzeko eta Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia entitate edo entearen esparruan garatzeko Euskadiko Autonomia Erkidegoko toki entitateei eta haiei lotutako edo haien menpeko entitateei dirulaguntzak emateko modua arautzen duena. Egokitutako testua.

1. Artikulua.– Xedea.

1.– Agindu honen xedea Euskadiko Autonomia Erkidegoko toki-entitateei eta hauen menpeko edo hauei lotutako enteei hizkuntza-normalkuntza zerbitzuak eratu edo sendotzeko eta Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia entitate edo entearen esparruan garatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzea da.

2.– Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzen ondorioetarako hizkuntza-normalkuntza zerbitzuak A edo B titulazio mailako hizkuntza-normalkuntza teknikari batez hornituta egon beharko du gutxienez (hizkuntza-normalkuntza teknikariaren egitekoak betetzeko egokiak diren titulazio akademiko, prestakuntza espezifiko eta esperientziarekin).

3.– Hizkuntza-normalkuntza zerbitzuaren egiteko nagusia entitatearen jarduketa eta arlo ezberdinetan euskararen erabilera sustatzea izango da, Euskararen Erabilpena Arauzkotzezko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legea bete dadin eta Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzeko.

2. Artikulua.– Ebazteko prozedura.

1.– Deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko da. Dirulaguntzak esleitzeko, aurkeztutako eskabideak erkatuko dira Agindu honen 10. artikuluan finkatutako balorazio irizpideen arabera eskabideen hurrenkera finkatzeko. Esleipenak balorazio handiena jaso duten eskabideen artean egingo dira.

2.– Balorazio batzordearen edota Hizkuntza Politikarako Sailburuordearen iritziz eskaerek gutxienezko kalitaterik ez badute ez da programa honetarako esleitutako dotazio ekonomikoa agortu beharrik izango.

3. Artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Agindu honetan araututako dirulaguntzetarako gehienez ere 600.012,00 Euro erabiliko da, indarrean dauden Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu dotazioaren pentzutan.

4. Artikulua.– Onuradunak.

1.– Agindu honek araututako dirulaguntzen onuradun izan daitezke Euskadiko Autonomia Erkidegoko toki entitateak eta, euren xedeen artean hizkuntza-normalkuntza izanez gero, toki entitateen menpeko edo haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateak.

2.– Lanpostu-zerrendan hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasunak euskal herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesuari buruzko apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuari jarraituz ezarrita izan beharko ditu eskatzaileak.

3.– Eskatzailea toki entitate baten menpeko edo toki entitate bati lotutako zuzenbide publikoko entitatea izanez gero, artikulu honen 2. paragrafoan adierazitako beharkizuna dagokion toki-entitateak ere betetzen duela frogatu beharko du. Eskatzailea udalez gaindiko entitatea izanez gero, artikulu honen 2. paragrafoan adierazitako beharkizuna entitatea osatzen duten udalek ere betetzen dutela frogatu beharko du.

4.– Dirulaguntzaren esleipena edo, hala dagokionean, ordainketa, onuradunari Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioak xede berdinerako emandako dirulaguntza bat dela-eta hasitako eta oraindik izapidetzen ari den itzultze- edo zigortze-prozedura burutzearen baldintzapean izango dira.

5. Artikulua.– Dirulaguntza-gaiak.

1.– 2002. urtean garatutako ondoko jarduketak izan daitezke dirulaguntza-gai:

a) Hizkuntza Normalkuntza Zerbitzua eratzea edo sendotzea.

b) Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia entitatearen esparruan garatzea.

2.– Dirulaguntza Hizkuntza Normalkuntza Zerbitzua eratu edo sendotzeko eskatuz gero, Zerbitzu horrek Euskara Biziberritzeko Plana (EBPN) garatzeko 2002 ekitaldian duen egitasmoa aurkeztu beharko da, dagokion toki-komunitaterako eta entitatearen barne-eremurako egitarauez osatuta. Egitarau bakoitza EBPNko zein helburu estrategiko eta neurrirekin dagoen lotuta zehaztu beharko da, eta bai gastu eta sarreren zehaztasunak azaldu ere. Gauzak horrela, hizkuntza normalkuntza teknikariaren edo teknikarien kontratazioari dagozkion gastuak nahiz EBPN garatzeko egitasmoaren gastuak (diseinuarenak eta exekuzioarenak), biak, izango dira dirulaguntza-gai. Dena den, hizkuntza normalkuntza teknikarien kontratazio gastuetarako aurkeztutako aurrekontua ezin izango da EBPN garatzeko egitasmoaren aurrekontua baino handiagoa izan.

3.– Hizkuntza Normalkuntza Zerbitzua sendotu dela ulertuko da baldin eta Hizkuntza Normalkuntza Zerbitzuak 2001ean zituen giza bitartekoen gehikuntzarik gertatu bada 2002 urtean, hau da, Agindu honen 1.2 artikuluan aurreikusitako ezaugarriekin bat datorren hizkuntza normalkuntza teknikari bat edo gehiago kontratatuz aurreko ekitaldiko zerbitzua indartu egin dela egiaztatzen bada.

4.– Dirulaguntza Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia entitatearen esparruan garatzeko eskatuz gero, egitasmo bakarra aurkeztu beharko da, dagokion toki-komunitaterako eta entitatearen barne-eremurako egitarauez osatuta. Egitarau bakoitza EBPNko zein helburu estrategikoren eta neurrirekin dagoen lotuta azaldu beharko da, batetik, eta egitarau bakoitzaren gastu eta sarreren zehaztasuna, bestetik. Egitasmoaren diseinu eta exekuzioa izango dira dirulaguntza-gai.

5.– Ez da aurrekontu-plantilako lanpostu bati dagokion gasturik diruz lagunduko.

6. Artikulua.– Eskabideen aurkezpena.

1.– Eskabide-orriak, entitatearen legezko ordezkariak sinatuta, Agindu honen I. Eranskinaren araberakoak eta bertan zehaztutako memoria eta agiriekin batera, Hizkuntza Politikarako sailburuordeari zuzenduko zaizkio eta Kultura Sailean aurkeztuko dira, bai zuzenean bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako beste edozein bide erabilita ere.

Posta-bulegoetan aurkeztutako eskaerak kartazal irekian aurkeztu beharko dira, posta-funtzionariak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jar diezazkion.

2.– Eskabideak aurkezteko epea Agindu honek ondorioak eragiten dituen egunean hasi eta hilabetekoa da.

7. Artikulua.– Laguntzak kudeatuko dituen organoa.

Euskara Planen Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa.

8. Artikulua.– Aurkeztutako eskabideetan egindako akatsen zuzenketa.

Euskara Planen Zuzendaritzak eskabidean huts edo okerrik ikusiko balu, eskatzaileari jakinaraziko dio 10 eguneko epean zuzen edo osa dezan. Epe hori igarota eskatzaileak eskabidea zuzendu edo osatu ez badu, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eskatzailea prozeduran desistitutzat emango duen erabakia diktatuko du, interesatuari jakinaraziko zaiona.

9. Artikulua.– Epaimahai kalifikatzailea.

1.– Aurkeztutako eskabideen azterketa eta ebaluaziorako epaimahai kalifikatzailea eratuko da, ondorengo kideez osatua:

– Euskara Planen zuzendaria, Epaimahaiaren buru izango dena.

– Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinaziorako zuzendaria

– Euskararen Aholku Batzordeko kide bi, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatuak.

– Euskal Udalen Elkartearen (EUDEL) ordezkari bat.

– Euskara Planen Zuzendaritzako erabilpen plangintzak sustatzeko arduraduna.

– Euskara Planen Zuzendaritzako teknikari bat, zuzendariak izendatua, Epaimahaiaren idazkari gisa arituko dena, iritzia emateko ahalmenarekin baina botoa emateko eskubide barik.

2.– Epaimahaiak, dirulaguntzak esleitzeko irizpideekin bat etorriz, Hizkuntza Politikarako sailburuordeari Erabaki proposamena aurkeztuko dio.

10. Artikulua.– Dirulaguntzak esleitzeko eta zenbatekoak finkatzeko irizpideak.

1.– Dirulaguntzak esleitzeko eta zenbatekoa finkatzeko, honako irizpideak izango dira kontuan:

1.1.– Hizkuntza-normalkuntza zerbitzua eratu edo sendotzeko eskaria bada:

a) Entitatearen lurralde-eremuko biztanle elebidunen ehunekoa; zenbat eta biztanle elebidun gehiago, orduan eta puntu gehiago: 30 puntu arte.

b) Entitatearen lurralde-eremuko biztanle kopurua; zenbat eta biztanle gehiago, orduan eta puntu gehiago: 20 puntu arte.

c) Zerbitu beharreko biztanleriaren kopuruaren eta biztanle elebidunen ehunekoa kontuan izanik, Hizkuntza Normalkuntza Zerbitzua eratu edo sendotzeko beharrizanaren maila; beharrizana hainbat eta handiagoa izanez gero, puntu gehiago: 20 puntura arte

d) Hizkuntza Normalkuntza Zerbitzuak EBPN garatzeko aurkeztutako egitasmoa: 10 puntu arte.

e) Euskararen sustapenerako kreditua entitatearen aurrekontu kontsolidatuarekiko; ehunekoa zenbat eta handiagoa izan, puntu gehiago: 10 puntu arte.

f) Udalez gaindiko entitatea izatea: 10 puntu.

1.2.– Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia entitatearen esparruan garatzeko eskaria bada:

a) Entitatearen lurralde-eremuko biztanle elebidunen ehunekoa; zenbat eta biztanle elebidun gehiago orduan eta puntu gehiago: 30 puntu arte.

b) Entitatearen lurralde-eremuko biztanle kopurua; zenbat eta biztanle gehiago, orduan eta puntu gehiago: 15 puntu arte.

c) Hizkuntza Normalkuntza Zerbitzuak EBPN garatzeko aurkeztutako egitasmoa: 15 puntu arte.

d) Euskararen sustapenerako kreditua entitatearen aurrekontu kontsolidatuarekiko; ehunekoa zenbat eta handiagoa izan, puntu gehiago: 15 puntu arte.

e) Entitateak hizkuntza normalkuntzarako dituen giza bitartekoen ezaugarriak (kopurua, titulazio akademiko eta prestakuntza, egonkortasun maila): 15 puntura arte.

f) Udalez gaindiko entitatea izatea: 10 puntu.

1.3.– Entitatearen jarduera-eremuko biztanleen kopurua Errege Dekretu bidez onetsitako udalerrien biztanleriaren zifra ofizialen arabera zehaztuko da. Entitatearen jarduera eremuko biztanle elebidunen ehunekoa, aldiz, 1996ko Biztanleria eta Etxebizitza Estatitistikan euskararen ezagutza-mailari buruz jasotako datuen arabera zehaztuko da.

2.– Hizkuntza-normalkuntza zerbitzua eratu edo sendotzeko dirulaguntza-eskabidea egin duen toki-entitate bat hizkuntza-normalkuntza zerbitzu bati eusteko lankidetza-hitzarmen bidez beste toki-entitate batekin edo gehiagorekin elkartuta badago, toki-entitate hauetako bakoitzaren dirulaguntza eskaerari udalaz gaindiko entitateei dagozkien dirulaguntza esleitzeko eta zenbatekoa finkatzeko irizpideak ezarriko zaizkie, beti ere, hitzarmenaren klausulen arabera ondorengo baldintzak betetzen badira:

a) elkartutako toki-entitateetako bakoitzak hizkuntza-normalkuntzarako teknikariarekin lan kontratu apartekoa formalizatuko du.

b) elkartutako toki-entitateetako bakoitzean hizkuntza-normalkuntzarako teknikariak zerbitzua zelan eskainiko duen zehaztuko da (bakoitzari dagozkion txanda eta asteko ordu kopurua).

3.– Hein batean edo osorik eremu geografiko berean diharduten entitate bik edo gehiagok ezaugarri beretsuak dituen jarduketarako Agindu honen 5.1 a) artikuluan aurreikusitako dirulaguntzarako eskaera egingo balute, egitasmo bakarrerako eman ahal izango da dirulaguntza eta artikulu honetan finkatutako balorazio irizpideen arabera puntuazio altuena duen egitasmoa.

11.– Artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa.

1.– Agindu honetan aurreikusitako jarduketetarako dirulaguntzen zenbatekoa ez da aurkeztutako jarduketaren %50ekoa baino gehiago inoiz izango. Nolanahi ere, entitatearen iharduera-eremuko euskaldunak entitatearen biztanleriaren %70etik gora direnean, entitate horien egitasmoentzako dirulaguntza %70era artekoa izan ahal izango da, egitasmoak aparteko garrantzia duelako Epaimahaiak lehenesteko proposamena egingo balu. Ondorio hauetarako aurrekontuen zenbateko garbia (zergak alde batera utzita) hartuko da kontuan.

2.– Beti ere,Hizkuntza Normalkuntza Zerbitzua eratu edo sendotzeko dirulaguntza eskaria (Aginduaren 5.1-a)artikulua) edo EBPN garatzeko egitasmorako dirulaguntza eskaria (Aginduaren 5.1-b)artikulua) egiten dutenek gehienez 60.101,21 eurotako dirulaguntza jaso ahal izango dute.

3.– Agindu honen 10.2 artikuluan xedatutakoaren arabera elkartutako toki-entitateen kasuan, hizkuntza-normalkuntza-zerbitzua eratu edo sendotzeko jaso beharreko zenbatekoak finkatzeko hizkuntza-normalkuntzarako teknikariaren lanalditik toki-entitate bakoitzari dagokion portzentaia izango da kontutan. Horrela, aurreko paragrafoan ezarritako gehienezko zenbatekoari portzentaia hori ezarriko zaio.

4.– Esleitutako dirulaguntza soldatak eta lansariak ordaintzeko izanez gero, ez zuzenki ez zeharka, ez da bideratuko aurreko ekitaldian entitate eskatzailearen langilegoari zegokion lansariarekiko %2tik gorako gehikuntzarako.

12.– Artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honetan begietsitako dirulaguntzak eta xede berdinerako bestelako entitate publiko zein pribatuek eman ditzaketenak bateragarriak dira, beti ere, gain-finantzaketarik gertatzen ez bada. Halakorik gertatuz gero, dirulaguntzatik dagokion kopurua murriztuko da lagundutako jarduketaren kostu osoari egokitu arte.

13.– Artikulua.– Erabakia.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako esleipen-ebazpena, epaimahai kalifikatzailearen ebazpen-proposamena ikusi ondoren diktatuko du Hizkuntza Politikarako sailburuordeak,eskabideak aurkeztutako epea bukatu eta ondorengo bi hilabeteko epean. Agindu honen 8. artikuluan xedatutakoa aplikatu beharra izanez gero, epe hori eten egingo da izapide horrek eskatzen duen beste denboraz, jakinarazpena jasotzen den egunaren eta erantzuna emateko epearen arabera.Esleipen ebazpena diktatzeko finkatutako epe berbera izango da ebazpen hori interesatuei jakinarazteko.

2.– Horretarako epea igaro ondoren ebazpenik jakinarazi ez bada, interesatuek eskaerak ezetsi egin direla ulertu ahal izango dute, Herri-administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan zehaztutako ondorioetarako, aipatutako legeak Administrazioari beren-beregi ebazteko ezartzen dion obligazioari kalterik egin gabe.

3.– Hizkuntza Politikarako sailburuordeak hartutako Ebazpena Agindu honetan araututako dirulaguntzak jasotzeko eskabidea egin duen entitate orori jakinaraziko zaio. Horrezaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da emandako dirulaguntzen zerrenda, zabalkunde osoa izan dezan.

14.– Artikulua.– Onuradunak bete beharrekoak.

Honako hauek bete beharko dituzte Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradunek:

a) Dirulaguntza onartzea. Dirulaguntza esleitzen duen Erabakia jakinarazten den egunean hasi eta ondorengo hamabost egunetako epean dirulaguntzaren eskatzaileak berariaz eta idatziz uko egin ezean, dirulaguntza onartutzat emango da.

b) Esleitutako dirulaguntza dagokion xederako erabiltzea.

c) Laguntzen kudeaketaren ardura duen organoaren egiaztatze-jarduketei men egitea. Halaber, deialdi honen ondorioz Ekonomia Kontrolerako Bulegoak eta Herri-kontuen Euskal Epaitegiak, jasotako dirulaguntzen inguruan, bakoitzari dagozkion egitekoak betez, egin ditzaketen kontrol-jarduketei men egitea.

d) Euskara Planen Zuzendaritzari xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetatik jasotako dirulaguntza edo laguntza, diru-sarrera edo bitartekoen berri ematea.

e) Aurkeztutako jarduketaren esleipena egiterakoan kontutan izandako gorabehera objektibo edo subjektiboen artean aldaketarik emanez gero, horren berri Euskara Planen Zuzendaritzari ematea.

f) Diruz lagundutako jarduerak direla-eta taxututako testu eta agirietan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntza jaso dutela adieraztea.

g) Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 18. artikuluak aurreikusitako Euskara Plana Euskara Planen Zuzendaritzan aurkeztea, honen txostena jaso dezan.

15.– Artikulua.– Dirulaguntzaren ordainketa.

Dirulaguntza osoa batera ordainduko da, Agindu honen 16. artikuluan ezarritako agiriak jaso eta egiaztatu eta kitapenari buruzko Erabakia onartu ondoren.

16.– Artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa eta kitapena.

1.– Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak jaso dituztenek diruz lagundutako jarduketak burutu eta ondorengo bi hilabeteetan eta, beti ere, 2003 urteko otsailaren 28a baino lehenago, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Ziurtatze-ahalmena duen organoaren ziurtagiria, esleitutako dirulaguntzaren objektua eta xedea bete dela jasoaraziz eta horretarako destinatutako diru-kopurua zehaztuz.

b) Burututako jarduketari buruzko memoria.

c) Aurkeztutako aurrekontuaren arabera jarduketaren edo jarduketen garapenean egindako gastuei buruzko jatorrizko agiri zuritzaileak edo horien fotokopia konpultsatuak (pertsonal gastuetarako eman denean dirulaguntza, eredu ofizialaren araberako nominak eta Gizarte Segurantzako kotizazio egiaztagiriak).

d) Eskabidea aurkezterakoan, jasoko zutenik ez jakiteagatik, adierazi barik geratu eta ondoren xede berberaz jasotako gainerako laguntza guztien aipamena.

e) Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 18. artikuluan aurreikusitako Euskara Plana.

2.– Ekarritako agiriak aztertu eta gero, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Kitapenari buruzko Erabakia hartuko du agiri horiek aurkezteko epea bukatu eta ondorengo bi hilabeteren buruan. Erabaki horretan dirulaguntzaren azken zenbatekoa adieraziko da, eta, hala dagokionean, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharreko kopurua zenbatekoa den.

3.– Dirulaguntza esleitzerakoan kontutan hartutako baldintzetan izandako aldaketek (beti ere, dirulaguntzaren xedea betetzat ematen bada) edo xede berdinerako beste entitate publiko edo pribaturen batetik dirulaguntza edo laguntzarik jasotzeak, dirulaguntzak esleitzeko Erabakia aldatu beharra eta, aurreko apartatuan aurreikusitako ondorioetarako, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak esleitutako dirulaguntzen zenbatekoak berregokitzeko bidezkoa den Erabakia hartu beharra ekar ditzakete.

17.– Artikulua.– Ez betetzea.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuarekin eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuarekin bat etorriz, dirulaguntza esleitzera eraman zuten baldintzen ez betetzeren bat egiaztatuz gero, jasotako dirulaguntza eta zenbateko horri dagozkion legezko interesak itzuli beharra izango da.

AZKEN XEDAPENA

Lehenengoa.– Deialdi honetan aurreikusi ez den guztirako aplikazio osagarrizkoa da azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Administrazio Publikoen Eraentza Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

I. ERANSKINA / ANEXO I

DIRULAGUNTZA-ESKABIDEA, hizkuntza-normalkuntza zerbitzuak eratu edo sendotzeko eta Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia entitate edo entearen esparruan garatzeko Euskadiko Autonomia Erkidegoko toki entitateei eta haiei lotutako edo haien menpeko entitateei dirulaguntzak emateko modua arautzen duen Kultura sailburuaren 2000ko uztailaren 31ko AGINDUAren araberakoa.

SOLICITUD DE SUBVENCIÓN al amparo de la ORDEN de 31 de julio de 2000, de la Consejera de Cultura, por la que se regula la concesión de subvenciones a Entidades Locales del ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi y entidades dependientes o vinculadas a éstas para la implantación o refuerzo de servicios de normalizacion lingüística y para el desarrollo del Plan General de Promoción del Uso del euskera en el ámbito de la entidad o ente.

ENTITATEAREN DATUAK/DATOS DE LA ENTIDAD SOLICITANTE:

Izena / Denominación :......................................................................................................................................................

Helbidea / Dirección :.......................................................................................................................................................

PostaKodea / Código Postal:..................Herria / Localidad

...............................(e)n, 2002ko
En ......................., a ...... de

Sinadura / Firma: (5)

ESKABIDEA EGIN DUEN ERAKUNDEAK

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

1.– Erakundeari dagokion dokumentazioa (1)

n Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia. Era berean, ordezkatzeko ahalmena baduela erakusten duen egiaztagiria.

n IFZren fotokopia.

n Udalaz gaindiko entitateen kasuan, toki entitate baten menpeko edo toki entitate bati lotutako zuzenbide publikoko entitateen kasuan, entitatearen estatutuak eta dagokion erregistro publikoan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen agiria.

n Entitateak indarrean daukan lanpostu-zerrendari buruzko ziurtagiria. Eskatzailea toki entitate baten menpeko edo toki entitate bati lotutako zuzenbide publikoko entitatea izanez gero, dagokion toki-entitatearen lanpostu-zerrendari buruzko ziurtagiria ere erantsi beharko da. Eskatzailea udalez gaindiko entitatea izanez gero, entitatea osatzen duten udalen lanpostu-zerrendei buruzko ziurtagiriak erantsi beharko dira.

n Hizkuntza-normalkuntza zerbitzuari eusteko lankidetza-hitzarmenaren kopia (Aginduaren 11.1 artikuluaren 1.3 apartatuaren arabera elkartutako toki-entitateek bakarrik).

n Aurreko artikuluan eskatutako dokumentazioaren ordezko aitorpena. (2)

n Sailkapen funtzionalaren arabera euskararen sustapenerako entitatearen aurrekontu kontsolidatuetan destinatutako kreditua egiaztatuko duen ziurtagiria, partiden xehetasunarekin eta entitatearen aurrekontu kontsolidatuen zenbateko osoa egiaztatuko duen ziurtagiria..

DOCUMENTACION A APORTAR POR LA ENTIDAD SOLICITANTE:

1.– Documentación relativa a la entidad (1)

n Fotocopia del DNI del representante legal de la persona jurídica, así como acreditación del poder de representación que ejerza.

n Fotocopia del NIF.

n En el caso de entitades supramunicipales, de entidades de derecho público vinculadas o dependientes de entidades locales, estatutos de la entidad y acreditación de su inscripción en los Registros Públicos correspondientes.

n Certificación relativa a la relación de puestos de trabajo en vigor de la entidad. En el caso de que el solicitante sea una entidad de derecho público dependiente o vinculada e una entidad local, deberá adjuntarse asimismo, certificación relativa a la relación de puestos de trabajo de la entidad local de la que dependa o a la que esté vinculada. En el caso de que el solicitante sea una entidad supramunicipal, deberán adjuntarse asimismo, certificaciones relativas a las relaciones de puestos de los municipios que la integran.

n Copia del convenio para el sostenimiento del servicio de normalización lingüística (únicamente para las entidades locales agrupadas en los términos del apartado 1.3 del art. 11.1 de la Orden).

n Declaración sustitutiva de la documentación exigida en los dos apartados anteriores.(2)

n Certificación acreditativa del crédito destinado a la promoción del euskera en los presupuestos consolidados de la entidad según la clasificación funcional y con detalle de las partidas, y certificación acreditativa de la cuantía global de los presupuestos consolidados de la entidad.

2.– Jarduerari dagokion dokumentazioa.

n arduketaren memoria zehaztua, gauzatze-egutegia barne.

– Dirulaguntza hizkuntza normalkuntza zerbitzua eratzeko edo sendotzeko eskatuz gero, Zerbitzu horrek Euskara Biziberritzeko Plana (EBPN) garatzeko 2002 ekitaldian duen egitasmoa aurkeztu beharko da, dagokion toki-komunitaterako zein entitate barne-eremurako egitarauez osatuta. Egitarau bakoitza EBPNko zein helburu estrategiko eta neurrirekin dagoen lotuta zehaztu beharko da, eta bai gastu eta sarreren zehaztasunak azaldu ere.

– Dirulaguntza Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia entitatearen esparruan garatzeko eskatuz gero, egitasmo bakarra aurkeztu beharko da, dagokion toki-komunitaterako zein entitate barne-eremurako egitarauez osatuta. Egitarau bakoitza EBPNko zein helburu estrategikori eta neurriri lotuta dagoen azaldu beharko da, batetik, eta egitarau bakoitzaren gastu eta sarreren zehaztasuna, bestetik. Entitateak hizkuntza normalkuntzarako dituen giza bitartekoei buruzko ziurtagiria erantsiko da, bakoitzaren titulazio akademikoa, esperientzia eta kontratu-mota zehaztuz.

n Dirulaguntza pertsonal gastuetarako eskatu den kasuan, urte honetako eta aurreko urteko ordainsariak justifikatuko dituzten ziurtagiri edo agiriak

n Egitasmoaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu banakatua eta zehatza. (3) (II. Eranskina)

n Helburu berberarentzako egindako beste dirulaguntza eskabideen zerrenda. (4)

n Eskabidea baloratzeko aurkeztu nahi den dokumentazio osagarria. (5)

3.– Ordainketa burutzeko dokumentazioa.

n III. edo IV. Eranskina.

	

OHARRA:

Eranskin honetan jarritako datu pertsonalak,Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikopean dagoen fitxategi automatizatu batean sartuko dira erabili ahal izateko.

Fitxategiko datuak ez zaizkio beste inori lagako. Fitxategia Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak bakarrik erabiliko ditu, berak sustatutako dirulaguntzak kudeatzeko.

Aipatutako lege horretan jasotzen den moduan, datuak ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi izanez gero, honako helbide honetara zuzendu beharko da eskaria: Euskara Planen Zuzendaritza, Kultura Saila, Donostia-San Sebastian kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

2.– Documentación relativa a la actividad.

n Memoria detallada de la actuación que incluya calendario de ejecución.

– De solicitarse subvención para la implantación o refuerzo del servicio de normalización lingüística, presentará asimismo proyecto de desarrollo del Plan General de Promoción del Euskera para el ejercicio 2002 en el ámbito de la entidad, integrado tanto por programas para la comunidad local a la que atiende como por programas para el ámbito interno de la entidad. Se expondrá respecto de cada programa a cuál de los objetivos estratégicos y medidas del Plan General de Promoción del Euskera se vincula así como el detalle de los ingresos y gastos correspondientes al programa.

– De solicitarse subvención para el desarrollo del Plan General de Promoción del Euskera en el ámbito de la entidad, se presentará un proyecto único integrado por programas para la comunidad local a la que atiende y por programas para el ámbito interno de la entidad. Se expondrá respecto de cada programa a cuál de los objetivos estratégicos y medidas del Plan General de Promoción del Euskera se vincula así como el detalle de los ingresos y gastos correspondientes al programa. Se adjuntará certificación relativa a los efectivos de personal de que la entidad dispone para la normalización lingüística con detalle de titulación académica, experiencia y modalidad contractual de cada uno.

n En el caso de solicitarse subvención para gastos de personal, certificación o documentación justificativa suficiente de las retribuciones correspondientes al año en curso y al anterior.

n Presupuesto desglosado y detallado de ingresos y gastos del proyecto. (3 )(Anexo II)

n Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto. (4)

n Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud. (5)

3.– Documentación para el libramiento de pagos.

n Anexo III o IV.	

NOTA:

Los datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este anexo serán incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado sujeto a lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal.

El uso de dicho fichero, cuyos datos no serán objeto de cesión a terceros, se circunscribe al uso exclusivo de la gestión de las ayudas promovidas por el Departamento de Cultura.

De desearse ejercitar los derechos de acceso, rectificación , cancelación y oposición previstos por la Ley, deberá dirigirse escrito al órgano responsable de dicho fichero:

Dirección de Planes de Euskera, Departamento de Cultura, C/ Donostia-San Sebastian 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOARI BURUZKO ARGIBIDEAK.

(1) Entitateari buruzko agiriak:

Entitate berak dirulaugntza eskaera bat baino gehiago egiten badu, entitateari buruzko dokumentazioa eskabide batekin bakarrik aurkeztu beharko du.

(2) Aurreko artikuluan eskatutako dokumentazioaren ordezko aitorpena:

Aurreko artikuluetan eskatutako dokumentazioa Administrazio honen esku badago, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Komunaren 30/1992. Legearen 35.f) artikuluaren arabera, berriz aurkeztea ez da beharrezkoa izango.

Kasu honetan, aitorpena egin beharko da, aitorpen honetan dokumentazio hori indarrean dagoela, eta EAEko Administrazio Orokorraren zein organo edo sailetan eta noiz aurkeztu zen zehazturik.

Dokumentazioari dagokion prozedura amaitu eta hiru urte barruan bakarrik erabil daiteke bide hau.

(3) Aurrekontua

Orekatua izan behar du, sarreren artikuluan Kultura Sailari eskatzen zaion dirulaguntza zehazturik.

(4) Helburu berberarentzako beste dirulaguntza-eskaeren zerrenda

Helburu berberarentzako beste edozein entitate publiko zein pribaturi dirulaguntza eskatu bazaio, zehaztu egin behar da, baita honen egoera ere (ukatuta, erantzunen zain, onartua eta diru-kopurua).

Beste dirulaguntzarik eskatu ez bada, hori ziurtatuko duen zinpeko aitorpena aurkeztu behar da.

(5) Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi den dokumentazio osagarria

Entitate eskatzaileak, eskaera hobeto baloratzeko asmoz, beste edozein dokumentu aurkez dezake.

(6) Sinadura:

Entitatearen legezko ordezkariak sinatu behar du.

NOTAS ACLARATORIAS SOBRE LA

DOCUMENTACION A APORTAR.

(1) Documentación relativa a la personalidad:

En el supuesto de que una entidad realizará más de una solicitud de subvención, la documentación relativa a la entidad tan sólo deberá presentarse acompañando a una cualquiera de ellas.

(2) Declaración sustitutiva de la documentación exigida en el apartado anterior:

Cuando la documentación relativa a la entidad solicitante exigida en los apartados anteriores se halle en poder de esta Administración, de conformidad al artículo 35.f) de la Ley 30/1992, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, no será necesario volver a presentarla.

En este caso, se deberá aportar declaración en la que se haga constar que dicha documentación se halla plenamente vigente, detallando la fecha y el órgano o dependencia de la Administración General de la CAE en que fue presentada.

Tan sólo podrá utilizarse esta vía cuando no hayan transcurrido más de tres años desde la finalización del procedimiento al que correspondan los documentos.

(3) El Presupuesto

Habrá de ser equilibrado, precisando en el apartado de ingresos la cantidad solicitada al Departamento de Cultura.

(4) Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto

Habrá de detallarse toda subvención instada a cualquiera otra entidad, pública o privada, para el mismo objeto, detallándose el estado de la misma (denegada, pendiente de contestación, concedida e importe).

En caso de no haberse solicitado ninguna otra subvención, habrá de presentarse declaración jurada acreditativa de tal extremo.

(5) Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud

Voluntariamente podrá presentarse cualquier otra documentación que se entienda por la entidad solicitante sea pertinente para la mejor valoración del proyecto o actividad.

(6) Firma:

La persona firmante de la solicitud habrá de coincidir con quien ostente la representación legal de la entidad.

II. ERANSKINA / ANEXO II

AURREKONTUA / PRESUPUESTO

GASTUAK / GASTOS		

Pertsonal gastuak / Gastos de personal:

				

				

				

Funtzionamendu-gastuak / Gastos de funcionamiento:

				

				

				

Bestelako gastuak / Otros gastos:

				

				

				

	Guztira / Total		

	

	

DIRU-SARRERAK / INGRESOS		

Eskatzailearen ekarpena / Aportación del solicitante:

				

Ente Publikoen ekarpena/Aportaciones de entes públicos:

				

				

				

				

Bestelako sarrerak/Otros ingresos:

				

				

				

				

	Guztira / Total			

	

	

ESKATZEN DEN DIRULAGUNTZA/

SUBVENCION SOLICITADA:	

	

III. ERANSKINA / ANEXO III
HIRUGARRENAREN DATUEN ALTA / ALTA DE DATOS TERCERO INTERESADO (*)

HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK/DATOS IDENTIFICACIÓN DEL TERCERO

IFZ edo NAN / NIF o DNI (1)

Entitatearen izena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos

	

HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN

Kalea, zk., solairua

Calle, N º, Piso

Herria

Localidad

Lurraldea

Provincia.

Udal-kodea Posta-kodea

Código de Población....................................Código Postal .....................	

	

BANKETXE EDO AURREZKI ENTITATEAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea / Banco o Entidad Bancaria		

Agentzia / Agencia.		

K.D. / C.D.		

Kontu zk. / N.º cuenta		

Jabea / Titular

	

	Bankuaren adostasuna	Hirugarrenaren adostasuna	Sailaren onespena	Kontabilitatearen onespena

	Conforme banco	Conforme tercero	Vº Bº Departamento	Vº Bº Contabilidad

	Sinadura eta Zigilua	Sinadura eta Zigilua	Baimenduriko sinadura 	Baimenduriko sinadura

	Sello y firma	Sello y firma	Firma autorizada	Firma autorizada	

(*) Eusko Jaurlaritzatik dirulaguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco.

Argibideak / Observaciones:

(1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo, hala badagokio, Nortasun Agiri Nazionalarena. / Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.

(2) Administrazioak bete beharrekoa / A rellenar por la Administración.

(3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.

IV. ERANSKINA / ANEXO IV

HIRUGARRENAREN DATUETAN ALDAKETA(K) SARTZEKO ESKABIDE-ORRIA (*)
SOLICITUD MODIFICACIÓN EN LOS DATOS DEL TERCERO

HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK / DATOS IDENTIFICACIÓN DEL TERCERO

IFZ edo NAN/NIF o DNI :.................... 3.aren kodigoa/Código del tercero (1): ......................................	

Entitatearen izena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos

	

ALDAKETA / MODIFICACIÓN (2)

A.– HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN

Kalea, zk., solairua

Calle, N.º, Piso

Herria

Localidad

Lurraldea

Provincia

Udal-kodea Posta-kodea

Código de Población .................................Código Postal .....................	

	

B.– BANKETXE EDO AURREZKI ENTITATEAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea / Banco o Entidad Bancaria		

Agentzia / Agencia.		

K.D. / C.D.		

Kontu zk. / N.º cuenta		

Jabea / Titular

	

Data / Fecha Sinadura / Firma

(*) Eusko Jaurlaritzatik inoiz dirulaguntzaren bat jaso badute ere, helbideratze edota banketxeko datuetan aldaketaren bat sartu nahi dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a cumplimentar por aquellos peticionarios que, habiendo recibido alguna subvención del Gobierno Vasco, deseen introducir alguna modificación en los datos de domiciliación y/o en los bancarios.

Argibideak / Observaciones:

(1) Administrazioak bete beharrekoa / A rellenar por la Administración.

(2) Aldaturiko kontzeptua(k) baino ez da/dira adierazi behar / Tan sólo debe(n) cumplimentarse el/los concepto(s) a modificar

(3) Kasu honetan, honako domumentazio osagarri hau erantsi beharko zaio eskabide-orriari / En este caso deberá adjuntarse a la solicitud la siguiente documentación:

a) Proposatzen den aldaketarako arrazoia / Razón que motiva el cambio.

b) Ordainketarako jakinarazitako kontu korrontea egon badagoela eta beraren titularra adierazitakoa bera dela ziurtatzen dituen banku edo aurrezki-entitate batek emandako agiria / Documento expedido por una entidad bancaria o de ahorro que certifique la existencia de cuenta y la titularidad de la misma.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILEKO EKONOMI KONTROLERAKO BULEGOKO KONTABILITATE ZERBITZUA / SERVICIO DE CONTABILIDAD DE LA OFICINA DE CONTROL ECONÓMICO DEL DEPARTAMENTO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA.


Azterketa dokumentala