Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2002ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
3354

119/2002 DEKRETUA, maiatzaren 28koa, Mutrikuko (Gipuzkoa) Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasuna deklaratu eta hura zaintzeko babes arauak ezarri zuen Dekretua aldatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioko 148.1.16 eta Estatutuko 10.19 artikuluen babesean, eskumen osoa bereganatu zuen Kultura Ondarearen gaiari dagokionez. Aipaturiko eskumen horretaz baliatuz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea onartu zen, kultura-interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunak deklaratzeko prozedurak arautzen dituena.

Abenduaren 29ko 545/1995 Dekretuak Mutrikuko (Gipuzkoa) Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasuna deklaratu eta hura zaintzeko babes arauak ezarri zuen. (13.zk-a duen 1996ko urtarrilaren 18ko EHAAn argitaratua).

2001eko abuztuaren 17an Euskal Kultura Ondarearen Zentroan Jose Agustin Elezgarai jaunak, Mutrikuko alkate denak, aurkeztu zuen idazkia sartu egin zen. Bertan, txosten bat erantsi zen, aipatu den 545/1995 Dekretuari buruzkoa. Bertan, hirigunea Birgaitzeko Plan Bereziaren Aurrerakina idazterakoan sortu ziren arazoak aipatzen ziren.

Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek 2001eko irailaren 10ean txostena egin zuten, eta Udalarekin eta BEPB idazten ari zirenekin harremanetan egon ziren. Ondorioz, 2002ko urtarrilaren 15ean txosten berria egin zen, aldaketak egitea komenigarria zelakoan.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen 2002ko martxoaren 1eko Ebazpenaren bidez (martxoaren 26ko 59.zk-a duen EHAA), espedienteari hasiera ematea eta jendaurreko informazioaldia eta interesdunen entzunaldia zabaltzea erabaki zen.

Jendaurreko informazioaldia eta interesduna entzuteko izapideak burutu ondoren, ez da alegaziorik aurkeztu.

Hori dela-eta, Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 11. artikuluan ezarritakoarekin bat, 2002ko maiatzaren 28ko bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu eta onetsita eta Kultura sailburuaren proposamena kontuan harturik, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Mutrikuko (Gipuzkoa) Hirigune Historikoa Monumentu Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratu zuen 545/1995 Dekretua aldatzea, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearekin bat etorriaz. Espedientea bat dator I. Eranskinean ezartzen den mugaketa berriarekin eta II. Eranskinean bere Babes Araubideari egiten zaizkion aldaketekin.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.– Kultura Sailak Mutrikuko Hirigune Historikoaren babes-araubidearen eta mugaketaren aldaketa Euskal Kultura Ondarearen Zentroari atxikitako Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldan inskribatuko du.

Bigarrena.– Kultura Sailak Jabego Erregistroari Dekretu honen berri emango dio, Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 26. artikuluan aurreikusitako eraginetarako. Era berean, interesdunei, Mutrikuko Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari jakinaraziko zaie.

Hirugarrena.– Kultura Sailak Mutrikuko Udalari eskatuko dio udaleko hirigintza-araudia Monumentu Multzoaren babes-araubideari egokitzeko, horrela Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 12.2. artikuluan ezarritakoa betez.

Laugarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Monumentuaren mugaketak barne hartu duen eremu batean egin behar diren lanek dagokien Foru Aldundiko organo eskudunen baimena beharko dute. Baimen hori udal baimena eskuratu aurretik lortu beharko da, Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 29.1 artikuluan ezarri bezala.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio-bidea amaitzen duen Dekretu honen aurka, interesdunek, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari, bi hilabeteko epean, dekretu hau azken aldiz argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko maiatzaren 28an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.

I. ERANSKINA / ANEXO I

MUGAPENAREN ALDAKETA / MODIFICACION DE LA DELIMITACION

545/1995 Dekretuaren II. Eranskina aldatu da eta bateratzen den planoa lehengoa ordezkatzen du.

Se modifica el Anexo II del Decreto 545/1995, sustituyéndolo por el plano que se adjunta.

II. ERANSKINA

BABES ARAUBIDEAREN ALDAKETA

545/1995 Dekretuaren III. Eranskinaren aldaketak:

– 3. artikuluaren idazketa berria:

3. artikulua.– Mugaketaren justifikazioa.

Mutrikuko Hirigune Historikoaren monumentu multzorako hartu diren mugak herrian dauden muga fisikoek berek jartzen dituzte: iparraldean Mutrikuko Kontearen eta Atxitxin kaleen atzealdeak, ekialdean kaia eta mendebaldean Jasokundeko Eliza eta inguruetan dauden espazio publikoak.

Hegoaldean berriz, mugaketa honen bitartez babestu egiten da alde batetik hirigune historikoaren jatorrizko esparru bera, eta bestetik honen inguruan gauzatzen diren kaskoaren espazio publikoak. Ingurune honetatik mugaketa modu honetan geratzen da: Portukaleren atzealdeko kalearen ardatza, Montalibet etxearen azpiko espazioa ere barruan geratzen delarik. Trazaketak San Jose eta Felix Txurruka kaleetatik jarraitzen du. Zubiaga Plazako 1. eta 2. zenbakidun etxeak ere sartzen dira oso osorik, bai eta euskaltegia eta frontoia ere, udaletxeraino. Guztiaren mugaketa Txurruka Calbeton Plaza sartuz ixten da.

– 15. artikuluari 15.3. atala gehitzen zaio:

15.3.– Eraikin hauetan eraginik duten lan guztietan eraikinaren ardatzak errespetatu beharko dira, eta adierazitako arau honek izango du lehentasuna hirigintza-arautegi aplikagarriaren aldean. Barruko ardatzetan karkaba berreskuratzeko irizpidea dauden ardatzei eusteko irizpideari nagusituko zaio.

15.3. puntua orain 15.4. da.

– 17. artikuluari 17.4 atala gehitzen zaio:

17.4.– Zerrenda honetan, herrigune historikoan diren egoerarik azpimarragarrienak jasotzen dira. Hirigintzako Planeamenduak diskordantzia bezala baloratu ditzakeen egoera ororen zerrenda xehekatua egin beharko du, eta egoera horiek Babes Erregimenaren arabera ebatziak izan daitezen ordenantzak prestatu beharko ditu.

– V. kapituluko 2., 3. eta 4. zerrenden idazketa berria:

2. zerrenda

– Itsas Etxea (Kaikale z/g)

– Udaletxea (Txurruka plaza)

– Txurrukaren estatua (Txurruka plaza)

– Kaikale, 1 (beheko eta 1. solairuak)

– Anbulatorioa (Beheko Plaza)

– Suilangoa. Kaikaleko dorrea 5 (5. eta 6. solairuak izan ezik)

– Itxas Mendi. Luardo etxea (Barrenkale 12)

– Ezkutua (Beheko Plaza 11)

– Erdiko kale, 7. Mutrikuko kontea, z/g

– Sabinika Kaleko beheko solairua 2 eta 4

3. zerrenda

– Txurruka plaza 1, 2, 3, 7, kiosko azpian

– Kaikale, 1 (2. eta 3. solairuak)

– Portu Kalea 3, 5, 7, 9

– Piñastegi plaza 3, 13

– Tranpa Kale 1, 2, 4, 7, 9, 11, 13, 20, 22, 24

– Zubiaga plaza 1, 2, 3

– Euskaltegia (Zubiaga plaza 5)

– Sabanika 1, 2, 3, 4, 7, 9

– Barren Kale 3, 5, 10, 8, 6, 2

– Erdiko Kale 1, 3, 5, 9, 11, 19, 21, 23, 25, 27, 29, 31, 2, 4, 6, 8, 10, 12, 14, 16, 18, 20, 24, 26, 34, 36-38

– Beheko Plaza 1, 3, 5, 11

– Arrantzaleen etxea (Beheko Plaza)

– Atxitxineko malda 3, 5, 7, 2, 4, 6

– Ipar Kalea 1, 3, 5, 7, 9, 11, 2, 4

– Itsas Gain (Ipar Kale z/g)

– Atxitxin Kalea 1, 3, 5, 7, 9, 11, 13, 15, 2, 4, 6, 8, 10, 12, 18, 20

– Gil Donearen Kalea 1, 2, 3, 4, 6, 10

– Modesto Txurruka 13, 15, 17, 19

– Mutrikuko kontea 1 (behea), 5-7, 11, 13, 15, s/n, 17, 2, 4, 6, 10, 12, 14, 20, 22

– S. Agustin Kalea, 7

– Ibirriaga kalea, 1

4. zerrenda

– Txurruka plaza, 2 (3. solairua), 4

– Musika kioskoa (1. solairua) (Txurruka plaza)

– Portu Kale, 1

– Tranpa Kalea, 4 (begirategiak eta behea)

– Barren Kale, 5 (begirategia)

– Atxikin kalea, 12 (1. solairuko balkoia)

– Hegalkina (Sabanika 6)

– S. Agustín kalea, 1 (lerrokaketak)


Azterketa dokumentala