Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2002ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
3351

AGINDUA, 2002ko maiatzaren 15ekoa, Osasun sailburuarena, 2002ko martxoaren 26ko Aginduak jasotzen duen batzordeko kideak izendatzen dituena. Martxoaren 26ko Agindu horrek ikerketa-lanei laguntzeko ekintza berezietarako deialdia egin zuen, nazioarte mailako kongresu eta batzar zientifikoetan parte hartzeko eta izen handiko aldizkarietan artikulu zientifikoak argitaratu ahal izatea errazteko.

Osasun sailburuaren 2002ko martxoaren 26ko Aginduak (2002ko apirilaren 24ko EHAA), ikerketa-lanei laguntzeko ekintza berezietarako deia egiten duenak nazioarte mailako kongresu eta batzar zientifikoetan parte hartzeko eta izen handiko aldizkarietan artikulu zientifikoak argitaratu ahal izatea errazteko, 5. artikuluan ezartzen du aipaturiko laguntza horiek Osasun sailburuordeak emango dituela, Osasun sailburuak helburu horretarako izendatzen duen Balorazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren. Era berea, ezartzen du batzordeko kideen izenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko direla.

Agindu horretan jasotakoa betetzeko asmoz, eta indarrean dagoen legediak aitortzen didan ahalmena erabiliz, honakoa

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Osasun sailburuaren 2002ko martxoaren 26ko Aginduan, nazioarte mailako kongresu eta batzar zientifikoetan parte hartzeko eta izen handiko aldizkarietan artikulu zientifikoak argitaratu ahal izatea errazteko, ikerketa-lanei laguntzeko ekintza berezietarako deia egiten duenean, jasotzen den batzordeko kide honako hauek izendatzea:

Lehendakaria:

– Rafael Cerdán Arandia, Osasun sailburuordea.

Bokalak:

– Alfredo R.-Antigüedad Zarranz jauna, Osasu Saileko Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendaria.

– José Ignacio Emparanza Knör jauna, Donostia Ospitaleko Ikerkuntzako Batzordearen izenean, eta ordezko moduan Julio Arrizabalaga Aguirreazaldegui jauna.

– Miguel Angel González Torres jauna, Basurtoko Ospitaleko Ikerkuntzako Batzordearen izenean, eta ordezko moduan Ramón Ortiz Pereda jauna.

– Jesús Morán Barrios jauna, Gurutzetako Ospitaleko Ikerkuntzako Batzordearen izenean, eta ordezko moduan José Ignacio Pijoan Zubizarreta jauna.

– Nela Hernández andrea, Txagorritxuko Ospitaleko Ikerkuntzako Batzordearen izenean, eta ordezko moduan Ana Puelles Lahoz andrea.

– Javier García Gonzáñez jauna, Osasun Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritzaren izenean, eta ordezko moduan José M.ª Arteagagoitia Axpe jauna.

– Luis Ignacio Domingo Uriarte jauna, Osasun Saileko Osasun Antolamenduko Zuzendaritzako teknikaria, eta ordezko moduan Ángel Calvo Del Río jauna.

– Carlos M.ª Gárate Ibargüen jauna, Osasun Saileko Osasun Antolamenduko Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanak ere egingo dituena, eta ordezko moduan Vicente Jasa Ardanaz jauna.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 15a.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLAN IRIBAR.


Azterketa dokumentala